Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2015-11-25

Abenduko zubia 2015 Sagardoetxean: "Debekatutako fruitua argitan".

Abenduko zubian (abenduak 5-8), urte sasoi honi dagozkion usadio zaharrak berreskuratuko dira Sagardoetxean: bisitariek gabonetako pinua apainduko dute sagar eta kandelekin eta sagardo berridun barrikotea dastatuko dute gaztaina eta sardina zaharrekin lagunduta.

froga

“Debekatutako fruitua argitan”, Sagardoetxeako gabonetako pinuaren apainketaGabonetako festen atarian gaude eta pinuek etxe nahiz kaleak apainduko dituzte datozen asteetan. Jatorri alemaniarra duen kristau usadio honek 1.400 urte baino gehiago dauzka. Jatorriz, pinuak sagarrekin (tentaldiaren ikurra) eta kandelekin (argiaren ikurra) apaintzen ziren. Denborarekin, ordea, sagarrak eta kandelak bola, argi eta beste apaingarri batzuengatik aldatu dira eta haurrei opariak uzteko usadioa gehitu zaio.

Abenduko zubi honetan usadio zahar hau Sagardoetxeara ekarriko da. Gabonetako pinu bat jarriko da sagar eta kandelekin apainduta eta museora gerturatzen diren bisitariek beren sagarrak dekoratu, urte berrirako desioak idatzi, pinuan zintzilikatu eta kandelak pizteko aukera izango dute.

Aurten, gainera, Donostian gabon giroaz gozatu ahal izateko Donostia Turismok antolaturiko Eguberrietako Ibilbidea proiektuarekin bat egingo du Sagardoetxeako pinuaren apainketak.

“Barrikotea gaztaina eta sardin zaharrekin”, dastaketa bereziaUrtero bezala, sagardoaren kulturako usadio zaharrenetarikoa dena ere gogora ekarriko da: barrikotea. Aintzinan, sagardogintzako lanak bukatu ostean, barrika bat muztioarekin betetzen zuten. Bi aste beranduago, bizilagunek festa bat ospatzen zuten barrikotea gaztaina eta sardin zaharrekin lagunduta dastatzeko.

Hala, bisitariek beren sagarrak, desioak eta kandelak pinuan zintzilikatu ostean, sagardo berridun barrikotea gaztaina eta sardina zaharrekin lagunduta dastatzeko aukera izango dute Sagardoetxean.

Ordutegiak:- Abenduak 5-7: 11:00-13:30 eta 16:00-19:30.- Abenduak 8: 11:00-13.30.

Tarifak:- Bisita + Pinuaren apainketa + Barrikotea gaztaina eta sardin zaharrekin: 5€ pertsonako.- Bisita + Sagardotegian bazkaria: 34€ pertsonako.

Erreserbak:943550575 / info@sagardoetxea.com

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Sagardun Partzuergoa
  • Telefonoa: 943 550 575
  • E-maila: info@sagardoarenlurraldea.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kale Nagusia, 48 20115 - Astigarraga - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Ordutegia (urte osoan) (2012-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
As Itxita Itxita
Ar 11:00-13:30 16:00-19:30
Az 11:00-13:30 16:00-19:30
Og 11:00-13:30 16:00-19:30
Or 11:00-13:30 16:00-19:30
La 11:00-13:30 16:00-19:30
Ig 11:00-13:30 Itxita
Jaiegunak 11:00-13:30 Itxita

SARREREN PREZIOA

Tarifak: Taldeak: 3,5 euro (bisitaldia eta dastaketa barne). Banakakoak: 4 euro (bisitaldia eta dastaketa barne). Doan 10 urtetik beherakoentzat. 2 euro ikastetxe eta aisialdi taldeentzat.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Lorategia
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.