Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2015-12-19

Irekita dago Kutxa Ekoguneko Haur Parke berritzailea

Haurrak material naturalekin jolastu eta ikasteko sortutako espazioa da Kutxa Ekoguneko Haur Parkea. Pedagogo talde batek garatu eta ikuskizun eta tailerrez osatutako  eskaintza zabala dugu, kalitatezko aisia baitugu helmuga.

froga

Kutxa Ekogunean Euskal Herri mailan erabat berritzailea den aisialdia aktiborako gune bat ireki dugu. 700 m2 baino gehiago zabaleran eta 7 m altuerako espazio berri bat egokitu ditu haurrak eta beraien familientzat, eta baita eskolentzat ere. Espazioa Maushaus taldeko pedagogian adituak eta Teresa Meana eta Ione de Pablo arkitektak garatu dute elkarlanean. Kalitatezko aisia-espazioa da eta bertan haurrak primeran pasatzeaz gain, energia, baratza, jasangarritasuna eta abar luzeari buruz ikasiko du, jolas eta tailer berezien bitartez.

Kutxa Ekoguneko Haur Parkea 0-12 urte bitarteko haur eta hauen familientzako kalitatezko aisia espazioa da, irizpide pedagogikoekin diseinatuta. Haurren jolasteko eran oinarrituta hauen sormena, autonomia, auto-estimua, erlazioak eta psikomotrizitatea sustatuko dituen estrukturak eta euskarriak sortzeko. Bertan, jolas aukera ugari dituzte,  besteak beste, material naturalez egindako jolas estruktura finkoak daude, hala nola, zuhaitzak dituzten soro borobilak, sareak, negutegi argitxuak, baserritxo bat, … Haurrak gainera, momentuan nahi duen jolas-espazioa eraikitzeko aukera du. Gustura egoteko leku bat da, haur batek lasai egon nahi duenean goxo egoteko aukera du eta saltoka eta irrika egon nahi duenean gauza berbera. Jolas autonomoaz gain, egunero ikasteko eta gozatzeko tailer dibertigarriak eskaintzen dira eta astebururo ikuskizun bereziak, urtebetetze festak ere antolatuko ditugu.

Kutxa Ekoguneko Haur Parkea eskaintza berritzaile eta apurtzailea da, eduki eta formatan kalitatezkoa. Aitzindari gara haurrentzako espazioa arkitekturaren ikuspuntutik lantzen. Ikasi eta jolastearen arteko orekak, beste eskaintza batzuekin alderatuta, berezi egiten gaitu. Haur Parkeaz ikastetxeak ere goza dezakete, beraientzat espresuki sortu dugun egitarauaren bitartez: ibilbideak, tailerrak, otordu biologikoa...

Ekintza guzti hauek antolatzeko, beti izango ditugu haurren iritziak oso kontuan gure inkesta eta beste prozesu batzuen bitartez. Hala nola, Eki gure erle maskota ere, beraien ikuspuntuan oinarrituta dago. Maskota honen sormen prozesuan haurrak eta beraien irudimena izan ditugu protagonista, haurrek erleen marrazkiak egin dizkigute eta marrazki hauek erakusgarri izango ditugu parkean. Eta datorren urtean Eki-ri lagun koadrila bilatzeko opariz jositako hainbat lehiaketa antolatuko ditugu.

Informazio gehiago: www.ekogunea.eus

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Kutxa Fundazioa
  • Telefonoa: 943 552020
  • E-maila: ekogunea@ekogunea.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Rekalde- Hernani errepidea z/g 20009 Donostia - Donostia-San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Entzunezko gidak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.