Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2016-01-21

The Winged Cranes konpaniak Topic-eko aurtengo sorkuntza egoitza estreinatu du

Topic-ek 2016ari ongi etorria eman dio, The Winged Cranes konpainiaren sorkuntza egoitzarekin. Tolosako zentruak, urte batzuk daramatza sorkuntza egoitzak babestuz, koproduzituz,  bertan parte hartuz, esku hartuz eta ikuskizun berriak sustatuz. Zentroaren helburua,  txotxongilo eta txotxongilolari belaunaldi berriak topatzea,  laguntzea eta babestea delarik.

froga

Bi madrildar eta asturiar batek osatzen dute, sustraiak lur ingelesetan dituen taldea.  “Konpaniari hasiera 2008an eman genion Londresen; pare bat urte beranduago ni Espainiara itzuli nintzen- dio konpania sortu zuen Alejandra Prietok- Laboral Gijón-en bidez jasotako sorkuntza-produkzio bekaren bitartez eta orduan ezagutu nituen konpaniako beste bi partaideak, Mari Cruz eta Irene”.

Hiru emakume hauek, euren ikuskizunetan,  primeran bateratzen dituzte bideo proiekzioen bidez lagunduak izaten diren txotxongilo eta dantzaldiak. “Guk eszena sortzaile eta txotxongilolaritzat dugu geure burua: txotxongiloak geure proposamenen ardatz izaten dira eta hortik beste lenguaia batzuetara zabaltzen gara”, dio Mari Cruz Planchuelok.

Euretako inork ez zuen ezagutzen Topic, ez eta bere sorkuntza egoitzak ere. Indian izan zen, Ishara Puppet Festival-en non bertako zuzendariak zentroari buruz hitz egin zien. “Idoya Oteguirekin harremanetan jarri gintuen eta hementxe aurkeztu ginen sorkuntza egoitza eskatuz eta zentroa ezagutuz, eta esan beharrean aurkitzen gara, ikaragarri gustatu zaiguala”.

Topic-en sortzen ari diren lanak “Le fanteuil” izango du izenburutzat eta boterera iristen den emakume baten istorioa narratuko du. Topic-en egindako lanaren ondoren, otsailean, Madrilgo Conde Duque zentro kulturalean burutuko duten sorkuntza egoitzara lekualdatuko dira, nahiz eta ikuskizuna amaitzeko, ez duten  Tolosara itzultzearen ideia baztertzen.  “Maiatzean ikuskizuna estreinatzea espero dugu, nahiz eta ez dugun inolako presarik; denborarekin lan egitea gustatzen zaigu, data zehatz bat hitzartu gabe”.

Winged Cranes konpaniak “gaur egun gizarteak aukerarik ematen ez dieten, baina hala eta guztiz ere izaki bizidunaren esentziari buruzko informazio baliatsua duten, talde zein gaiei argitaratzeko aukera ematen die. Talde hauen artean emakumeak aurkitzen dira, gure ikuskizunetako protagonista nagusiak”.

Lenguaia ezberdinen bidez lan egiten dute: “Bunraku txotxongiloak, dantza eta gorputza performar-antzezle-manipulatzaile bezala, daude gure sorkuntzen  erdigunean, gaur egungo gure bizitzan horren ohikoak diren disziplina-anitza zein multikulturalitatea bilatzen dutelarik. Benetan axola zaigun horri buruz hitz egin beharra eta nahia sentitzen dugulako.”

Konpaniak “Ifigenia peep show”, “El cuerpo ausente” eta “Bernarda backstage” lanak aurkeztu ditu dagoeneko.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna:
  • Telefonoa: +34 943 65 04 14    
       
  • E-maila: cit@cittolosa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza 1, 20400 Tolosa - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Ordutegia (2017-09-16 / 2018-06-14)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-13:00 16:00-19:00
Az 10:00-13:00 16:00-19:00
Og 10:00-13:00 16:00-19:00
Or 10:00-13:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 15:00-19:00
Ig 10:00-14:00 15:00-19:00
Jaiegunak 10:00-14:00 15:00-19:00

SARREREN PREZIOA

2 urtetik beherakoak: doan.

Haurrak (2 eta 12 urte bitarte): 3 €. Helduak: 4 €.

Tarifa murriztua: Haurrek: 2 €. Helduak: 3 €.

Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak). Museorako txartela ordainduta, aldi baterako erakusketa ere bisita daiteke.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.