Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2016-05-03

Maiatzaren 15ean Udaberri festa Kutxa Ekogunean

Hurrengo igandea, maiatzak 15, San Isidro eta familiaren nazioarteko eguna ospatzen dira. Biak uztartuz Kutxa Ekogunea parkean udaberriari ongi etorria eman nahi diogu eta horretarako festa polit bat antolatu dugu. Ekologiaren kultura familietan bultzatzeko asmoz, bisitak, jokoak, tailerrak, ikuskizunak, kontzertua eta abar luze bat izango dugu goizeko 11.00etatik arratsaldeko 19.00ak arte. Ekintza guztiak doakoak izango dira, bazkaria eta dastaketak izan ezik.

froga

Kutxa Ekogunea aisialdi eta ikasketa aktiborako baliabide praktikoak eskaintzen dituen parkea da, pertsonei eta taldeei ingurumen kontzientziaziotik ekintzara igarotzeko pausua ematea erraztuz. Publiko orori zuzendua dago: familia, ikasle zein sektore ezberdinetako profesionalentzako eskaintza dugu.

Maiatzak 15ean familiak izango dira gure protagonistak. Udaberria, odol berria. Familien nazioen arteko egunean, Udaberriari ongi etorria emateko festa antolatu dugu Ekogunean. Haur, familia eta gaztetxoentzat hainbat ekintza izango dira: Baratze Parkera bisita antzeztuak, ginkanak eta jokoak, dastaketak, zozketak, tailerrak, ikuskizun eta kontzertuak...

EGITARAUA

11:00 – 11:30 Egitarauaren aurkezpena handi eta txikientzat anfiteatroan.

11:30 – 12:30 Familia ginkanan heldu eta txikiek elkarrekin hartuko dute parte eta kontsumo jasangarria, baratzea, eta herri kiroletan arituko dira.

11:30 – 12:30 Bisita gidatu antzeztuak familia osoarentzat.

12:30 – 14:00 Dastaketak (hiru ordu laurdenetako bi txandetan). Bertako edota garaiko produktuak dastatu, itxura, aurkezpena eta zaporea puntuatu eta zozketa batean parte hartzeko aukera izango da.

12:30 – 14:00 Haur txokoan bi tailer egingo ditugu, bat librea eta bestea gidatua eta biak udaberriarekin, loratze garaiarekin lotuta.

Goiz guztian zehar Furgobaratza bertan izango da, landaketa ezberdinen ikastaro txikiak ere eskainiko ditugu eta baratzeak eta lorategien inguruko zalantzak erantzuten adituak izango ditugu gurean. Baratze-kideen familien artean ere zozketatuko ditugu landare eta barazkien saski ederrak.

Etxeko txikiak gure parkearen alboan bizi diren poniak ikusteko aukera izango dute, poni jaio berriak tarteko, eta gure oilotegia bisita dezakete, bertako oiloak ezagutu eta arraultza fresko freskoak erosi nahi izanez gero!

14:00 – 16:00 Bazkaltzeko ordua. Bertan bazkaltzera geratzeko aukera luzatu nahi dizuegu zerbitzu ezberdinak eskainiz. Alde batetik herri bazkaria antolatuko dugu, bestetik talo ekologikoak eta tabernan bokadillo eta pintxoak izango ditugu, eta betiko moduan haur parkeko kafetegian bertan prestatutako bazkari goxoak. Noski parke bat izaki, Ekogunean belardi ederrak dauzkagu etxetik ekarritako janaria jan nahi duenarentzat. Helburua, arratsalderako indarrak batzea! Antolatutako bazkarietarako aurrez leku erreserba egitea gomendatzen da tikea Haur Parkean edo hemen erosiaz: http://erreserbak.ekogunea.eus/eu.

14:45 – 16:00 Mikel Karton musikariak kontzertua eskainiko du.

16:00 – 19:00 Play ‘N’ Kids.  Haurrentzat musika eta jasangarritasun inguruan tailerrak eta kontzertua. Playnkids taldeak, Euskal Herria eta Estatu guztian eskaintzen du beraien ikuskizuna eta Donostian jada ezagunak egin dira, bertako Jazzaldian haurrentzako eskaintzaz arduratu izan direlako.

Nahi baduzu beraiekin sakonki disfrutatu, etor zaitez rockeroz jantzita etxetik!

16.00 – 17.30 Musika eta tailerrak

- Txikiekin musika talde ezberdinen diskoen portadak margotu, Beatles taldearen urazpikoa, Rolling Stones taldearen ahoa...

- Kitarra edo bajoa, zein modelo gustokoen? kolore ezberdinez margotu eta erakusketa antolatuko dugu txikien lanekin. Gero zozketa bat egingo dugu eta irabazleak bere etxean jasoko du berak margotutako kitarra koloretako tela ezberdinez osotuta.

- Mozorroak, pelukak eta istrumentuak izango ditugu eta haurrak rock izarrak bilakatuko ditugu argazkiak etaratzeko.

- Musika istrumentuak egingo ditugu, marakak, trompetak, tamborrak... Egunero erabiltzen dugun materiale birziklatuekin istrumentuak egin eta gero orkestra bat osotuko dugu, zer joko dugu eta nola aterako zaigu?

- Haur helduagoentzat audio mahai tailerra antolatuko dugu, musika nahasketak egiten ikasiko dute eta egun batez DJ-ak izango dira.

17.30 – 19.00 Kontzertua

Beatles, Rolling Stones, ACDC, Queen, Michael Jackson, Steve Wonder… Guraso guztiak ezagutuko dituzte kontzertuko kantuak eta beraiek berehala hasiko dira dantzan pop eta rock musikaren historian zehar egingo dugun ibilbide honi esker, eta nola ez etxeko txikiak ere. SuperStar aurkezleak kantu bakoitzarekin dantza, joko eta ekintza ezberdinak proposatuko dizkie kontzertuan guztiok era aktibo baten parte hartu dezagun. Zatozte gozatzera!

Parkera iristeko doako autobusak ere antolatuko ditugu, zu eta zure familia Miramoneko Parke Teknologikoan jasotzeko aukera eskaintzen dizuegu eta Ekogunera ekarri eta berdin bueltarako. AIZPURUA enpresako autobus lanzadera hauen ordutegia: 10.30-13.30, 15.00-17.00 eta 18.30-20.00. Gutxi gora behera15 minutuko maiztasuneko autobusa izango da.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Kutxa Fundazioa
  • Telefonoa: 943 552020
  • E-maila: ekogunea@ekogunea.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Rekalde- Hernani errepidea z/g 20009 Donostia - Donostia-San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Entzunezko gidak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.