Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2016-05-09

"Sagastiak Loretan 2016" Sagardoetxean

Udaberriaren etorrerarekin batera, gure sagarrondoak lorez bete eta sagastiak txuri kolorez janzten dira. Urte sasoi honek gure sagastietan duen garrantzia ospatu eta sagastiek eskaintzen dizkiguten paisaia zoragarriez gozatu ahal izateko, maiatzean “Sagastiak loretan 2016” ekimena ospatuko dugu Sagardoaren Lurraldean.

froga

Sagardoetxeako udaberriko bisitak

Data: apirila-maiatza

Lekua: Sagardoetxea (Astigarraga)

Ordutegia: asteartetik larunbatera 11:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara; igandetan 11:00etatik 13:30etara.

Sagardoetxeako bisitetako edukiak udaberriko egutegira moldatu eta erleen mundua, polinizazioa eta sagastiko intsektuak landuko dira bisitariekin. Honetaz gain, loretan dauden sagarrondoetan barrena ibilaldia egiteko aukera eskainiko zaie bisitariei, paisaiaz gozatuz.

“Sagardo ibaiak, bizitza iturri” erakusketa

Data: Maiatzak 13-22

Lekua: Sutegi (Usurbil)

Ordutegia: asteazkenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; larunbatean 12:00etatik 13:30etara eta 18:00etatik 20:00etara eta igandean 12:00etatik 13:30etara.

Aspaldidanik ibaiak komunikaziorako giltzarriak izan dira eta harreman ekonomikoak eta sozialak eratzeko erabili izan dira. Iraganean, ibaiak bizitza nahiz "aberastasunaren iturri" eta aintzinako "autobideak" izan ziren.

Urumea eta Oria Gipuzkoako bi ibai nagusiak, "sagardo ibaiak" eta puntako teknologia guneak izan ziren aintzinan. Portu-instalazio eta zerbitzuak izan zituzten, beren ur bazterretan salerosketa gune ugari izan ziren eta asko izan ziren beren uren ertzetan gertatutako istorio harrigarri eta bitxiak.

Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizuna: “Erleen bizimodua ezagutuz” bisita gidatua

Data: Maiatzak 18

Lekua: Sagardoetxea (Astigarraga)

Orduak: 11:30etan (euskaraz) eta 12:30etan (gaztelaniaz)

Izen-emateak: info@sagardoetxea.com / 943550575

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da Sagardoetxean. Aurten nazioarte mailako gaia “Museoak eta paisaia kulturalak” da eta Sagardoetxean “Erleen bizimodua ezagutuz” bisita gidatua eskainiko da.Urtero bezala, egun horretan museorako sarrera dohakoa izango da.

“Luis eta Eugeniaren bikiak” ikuskizuna

Data: Maiatzak 28

Lekua: Sagardoetxea (Astigarraga)

Ordua: 17:30

Maiatzaren 28an “Luis eta Eugeniaren bikiak” ikuskizuna eskainiko da Sagardoetxeako sagastian. Bertan, Astigarragako Murgiatarren Jauregiko Markesaren familia eta Santiagomendiko baserri bateko familia baten arteko istorioa irudikatuko da antzerkia, musika eta dantzaren bitartez.

Ikuskizun honetan Astigarragako hainbat talde kulturaletako haurrek parte hartuko dute, besteak beste Norberto Almandoz Musika Eskola, Astigarragako Antzerki Eskola eta Astigar E.O.E.ko dantzariak.

“Jatorrizko bekatua” zozketa sare sozialetan

Loretan dauden sagarrondoek eskaintzen diguten paisaia zoragarria aintzakotzat hartuz, “Jatorrizko bekatua” izeneko zozketa martxan jarriko da sare sozialetan. Jatorrizko bekatuaren fruitua sagarra bada, Sagardoaren Lurraldean dago paradisua.

Zozketan parte hartu ahal izateko, erabiltzaileek #jatorrizkobekatua traola erabili eta beren argazkiak partekatu beharko dituzte Facebook, Instagram edo Twitteren eta parte-hartzaile guztien artean bi lagunentzako sagardotegiko otordua zozketatuko da.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Sagardun Partzuergoa
  • Telefonoa: 943 550 575
  • E-maila: info@sagardoarenlurraldea.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kale Nagusia, 48 20115 - Astigarraga - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Ordutegia (urte osoan) (2012-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
As Itxita Itxita
Ar 11:00-13:30 16:00-19:30
Az 11:00-13:30 16:00-19:30
Og 11:00-13:30 16:00-19:30
Or 11:00-13:30 16:00-19:30
La 11:00-13:30 16:00-19:30
Ig 11:00-13:30 Itxita
Jaiegunak 11:00-13:30 Itxita

SARREREN PREZIOA

Tarifak: Taldeak: 3,5 euro (bisitaldia eta dastaketa barne). Banakakoak: 4 euro (bisitaldia eta dastaketa barne). Doan 10 urtetik beherakoentzat. 2 euro ikastetxe eta aisialdi taldeentzat.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Lorategia
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.