Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2016-12-02

Arrikrutz Abenduko Zubi honetan

Arrikrutz-Oñatiko kobetan egunero eskeiniko dira bisita-gidatuak eta herrigunean Oñatiko ondare historiko-artistikoa ezagutzeko aukera izango da.

froga

Arrikrutz-Oñatiko kobak

Abenduak 3tik 11ra bitarte, egunero eskeiniko dira bisita-gidatuak. Abenduak 5, astelehena ere irekita izango da.

Gipuzkoan dugun kobazulorik luzeena izaki, eredu aparta da gure mendietan urak egiten duen zizelatzearen lan ederra ezagutzeko. Baita, antzina, Euskal Herrian izan genituen bizidunak ezagutzeko ere. Leizezuloetako lehoi edo hartzen aztarnak milaka urtetan zehar lurpean gorderik egon ondoren, bisitariarengana gerturatzen dira beraien gordelekua erakutsi eta beraien bizimoduaz hitz-egiteko.

Arrikrutz-Oñatiko kobetako bisita-gidatuetan parte-hartzeko aurrez-izena ematea gomendatzen da:

943 082000 edo arrikrutz@onati.eus

Bisita gidatuak herrigunean

Oñatiko Turismo Bulegoak Oñatiren historia eta herriguneko ondare momumentala ezagutzeko aukera eskeiniko du abenduak 4,6 eta 8an.

XVI.mendeko Oñati,  bertako pertsonaiak eta berauen ekarpenak ezagutuko dira. Berpizkundearen lehen zizeladak inguru hauetara ekarri zitueneko Euskal Herriko lehen unibertsitatea eta bertako erretaula platereskoaz gain, bisitariak Mikel Deunaren elizan gordetzen diren altxorrak eta bitxikeriak ezagutzeko aukera izango du. Gebaratar kondeen kripta, ibai batek zeharkaturiko eliz-klaustroa edo Diego de Siloé-ren artelana besteak beste.

13:00 izango da hitzordua Oñatiko Turismo Bulegoan4€/pertsonako.

Informazio gehiagorako

943 783453 edo turismo@onati.eus

*Gainontzeko egunetarako bisita-gidatu aukerez informatzeko galdetu Turismo Bulegoan.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Oñatiko udala
  • Telefonoa: 943 08 20 00 , informazio gehiago 943 78 34 53 (Oñatiko Turismo Bulegoa)
  • E-maila: arrikrutz@onati.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Arantzazu Santutegira igoera 4. kilometroa
    Subida al Santuario de Arantzazu kilometro 4 - OÑATI - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

  • Helduak (>16 urte) 9 €
    Gazteak (5-16 urte bitartekoak) 6 €
    Haurrak (0-4 urte bitartekoak) Doan
    Jubilatuak 6 €
    Langabetuak 6€
    Tadeak ( 15 pertsona gutxienez) 6 €
    Ikastetxeak 4 € (Pasarelaz kanpo 5€)
  • Erreserba aldez aurretik egitea gomendatzen da.
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.