Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2017-04-25

Sagastiak Loretan 2017: loraldiaz gozatzeko hainbat jarduera

Udaberrian sartzearekin batera, Sagardoaren Lurraldeko sagarrondoak loratzen hasi dira eta sasoi hau ospatzeko, datozen hilabeetarako hainbat ekitaldi antolatu dira.

froga

Dagoeneko Sagardoaren Lurraldeko sagarrondoak loratzen ari dira eta datozen asteetan, petalo zuriek Euskal Herriko sagastiak estaliko dituzte. Lore horietatik haziko dira, hain zuzen, sagardoa egiteko sagarrak.

Antolatutako ekimenen artean, azpimarratzekoak dira udaberriko Sagardoetxeako bisitak. Garai honetan polinizazio prozesuaren inguruko azalpenak ematen dira museoan, sagardoaren ekoizpenaren alderdi ezezagun bezain garrantsitsua dena, eta bisitariek sagarrondoek eskaintzen duten paisaiaz gozatzeko aukera izaten dute, naturarekin kontaktuan.

Astigarragako Herri Eskolako umeek ere Sagardoetxeako sagastia bisitatzen dute, eta bisitaldian, erleen lana eta sagarrak lortzeko polinizazioaren prozesua ikasten dute puzzle bat irudikatu eta eskuzko polinizazioa landuaz.

Maiatzaren 6an, arratsaldeko 17:00etan, musika, dantza eta antzerkia uztartuko dituen ikuskizuna ospatuko da Sagardoetxeako sagastian eta bertan, Astigarragako Antzerki Eskola, Astigar dantza taldea eta Norberto Almanadoz Musika Eskolako haurrek parte hartuko dute. Festa girotzeko, 12:00etatik 13:30etara bitartean familientzako “Loreekin egindako bitxigintza tailerra” izango da Idoia Lizeagaren eskutik loreekin eskumuturrekoak egiteko.

Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da Sagardoetxean eta arratsaldean zehar, 16:00etatik 19:30etara bitartean, Sagardoetxeako baratzako eta sagastiko lanak egingo dira familiekin, besteak beste: landaketak, belar txorrokoak, txorimaloak, txorientzako kaiolak, etab. Aurten, gainera, Museon Nazioarteko Egunaren ospakizuna aste guztira zabalduko da eta “Sagardoetxeako baratza lantzen” lemapean, lan ezberdinak egingo dira sagastian.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Sagardun Partzuergoa
  • Telefonoa: 943 550 575
  • E-maila: info@sagardoarenlurraldea.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kale Nagusia, 48 20115 - Astigarraga - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Ordutegia (urte osoan) (2012-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
As Itxita Itxita
Ar 11:00-13:30 16:00-19:30
Az 11:00-13:30 16:00-19:30
Og 11:00-13:30 16:00-19:30
Or 11:00-13:30 16:00-19:30
La 11:00-13:30 16:00-19:30
Ig 11:00-13:30 Itxita
Jaiegunak 11:00-13:30 Itxita

SARREREN PREZIOA

Tarifak: Taldeak: 3,5 euro (bisitaldia eta dastaketa barne). Banakakoak: 4 euro (bisitaldia eta dastaketa barne). Doan 10 urtetik beherakoentzat. 2 euro ikastetxe eta aisialdi taldeentzat.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Lorategia
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.