Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2018-12-05

Gabonetako ohitura zaharrak berreskuratuko dira abenduko zubian Sagardoetxean

Abenduko zubian (abenduak 6-9), Sagardoetxeak garai honetako ohitura zaharrak berreskuratuko ditu: bisitariek sagar eta kandelekin apainduko dute gabonetako pinua antzinan bezala eta sagardo berridun barrikotea dastatuko dute gaztainekin lagunduta.

froga

Debekatutako fruitua argitan

Abenduko zubian (abenduak 6-9) antzinako ohitura zahar hau berreskuratuko da Sagardoetxean. Gabonetako pinu bat jarriko da botila, sagar eta kandelekin apainduta eta museora gerturatzen diren bisitariek beren sagarrak dekoratu, urte berrirako desioak idatzi, pinuan zintzilikatu eta kandelak pizteko aukera izango dute.

Jatorri alemaniarra duen kristau usadio honek 1.400 urte baino gehiago dauzka. Jatorriz, pinuak sagarrekin (tentaldiaren ikurra) eta kandelekin (argiaren ikurra) apaintzen ziren. Denborarekin, ordea, sagarrak eta kandelak bola, argi eta beste apaingarri batzuengatik aldatu dira eta haurrei opariak uzteko usadioa gehitu zaio.

Sagarrak nahiz desioak zintzilikatu eta kandelak piztu ostean, bisitariek sagardo berridun barrikotea dastatzeko aukera izango dute gaztainekin lagunduta, data hauetan ospatzen den usadioa.

Barrikotea gaztainekin

Aurreko urteetan bezala, sagardoaren kulturako usadio zahar hau berreskuratuko da: barrikotea, eta gaztainekin lagunduta dastatuko da.

Garai batean, elaborazio lanak amaitutakoan, barrika bat muztioarekin betetzen zuten. Bi aste beranduago festa bat antolatzen zen bizilagunen artean barrikotea gaztainekin lagunduta dastatzeko.

Ordutegiak

Hauek dira Sagardoetxeak abenduko zubian izango dituen ordutegiak:

Abenduak 6, 7 y 8: 11:00-13:30 eta 16:00-19:30– Abenduak 9: 11:00-13:30

Tarifak:

Hauek dira abenduko zubian Sagardoetxeak eskaintzen dituen jardueren tarifak:

HelduakSagardoetxeako bisita gidatua + Gabonetako pinuaren apainketa + Barrikotearen dastaketa gaztainekin: 5,50€ pertsonako.· Sagardoetxeako bisita gidatua + Gabonetako pinuaren apainketa + Barrikotearen dastaketa gaztainekin + Bazkaria/afaria sagardotegian: 34,50€ pertsonako.

– Haurrak:· 0-9 urteko haurrak (heldu batek lagunduta): Doan (sagar muztio dastaketa barne)· 10-17 urteko haurrak: 3,50€ (bisita gidatua eta sagar muztio dastaketa barne gaztainekin lagunduta)

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Sagardun Partzuergoa
  • Telefonoa: 943 550 575
  • E-maila: info@sagardoarenlurraldea.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kale Nagusia, 48 20115 - Astigarraga - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Ordutegia (urte osoan) (2012-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
As Itxita Itxita
Ar 11:00-13:30 16:00-19:30
Az 11:00-13:30 16:00-19:30
Og 11:00-13:30 16:00-19:30
Or 11:00-13:30 16:00-19:30
La 11:00-13:30 16:00-19:30
Ig 11:00-13:30 Itxita
Jaiegunak 11:00-13:30 Itxita

SARREREN PREZIOA

Tarifak: Taldeak: 3,5 euro (bisitaldia eta dastaketa barne). Banakakoak: 4 euro (bisitaldia eta dastaketa barne). Doan 10 urtetik beherakoentzat. 2 euro ikastetxe eta aisialdi taldeentzat.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Lorategia
  • Denda
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.