Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2019-02-09

Piriniotako burdina eta siderurgiari lotutako ondare industrialari buruzko erakusketa ibiltaria Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan

Pirinioetako burdinaren ibilbidearen elkarteko baliabideak ezagutarazteko helburuarekin, burdina eta siderurgiari lotutako ondare industrialari buruzko erakusketa ibiltaria egingo dugu Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan, bertan Andorrako Printzerria, Katalunia, Euskal Herria, Languedoc-Rosellon eta Akitaniako eskualdetako industria horretako eremu aipagarrienak erakusteko.

Proiektu honek hainbat museo eta Kultura zentro barnebiltzen ditu: kudeaketa, ikerketa eta hedapen lanak koordinatzeko; Ondareen inbentario amankomun bat eratzeko eta dibulgazio tekniko eta kulturaleko produktuak sortzeko eta publikoari hurbiltzeko helburuarekin. Sare honen lehendabiziko ekimena, kalitatezko zerbitzu eta arreta eskainiko dituen Burdinaren ibilbide bat sortu nahian, toki bakoitzeko azpiegiturak hobetzea izan da.

froga

Burdina haritzat hartuta, “Pririnioetako Burdinaren Ibilbidea” osatzen duten 3 estatutetako, 5 lurralde ezberdinetako 10 instituzioak, Ondare Industrial eta Aurre-Industriala babesten eta hauen garrantzia azpimarratzen egiten dute lan.

Gaur egun, ibilbide honek, burdinaren historia ezagutzeko aukera ematen digu. Ibilbidea osatzen dute toki bakoitza ezagutuz, bisitariek, Industria Ondare hau hobeto ulertzeko aukera daukate: meategiak, txondorrak, burdinolak, langileen habitat-a, burdinez egindako elementu arkitektonikoak edota eskultura garaikidea...

Proiektu honek Europar Kontseiluaren Ohorezko Aipamena lortu zuen, Europako Ibilbide Kulturala izendatuz.

Helburu nagusitzat, hedatzen jarraitu eta antzeko haria eta helburu berdintsuak dituzten beste Ibilbideekin elkarlana jorratzea daukagu.

IBILBIDEA

Ibilbideak Andorrako Printzerriko, Kataluniako, Languedoc-Rosellongo, Akitaniako eta Euskal Herriko lurrak zeharkatzen ditu.

EUSKAL HERRIKO PARTAIDEAKBurdinaren ibilbideko Euskal Herriko partaideak:

1 . Armagintzaren Museoa - Eibar2 - Elgoibarko Makina Erremintaren Museoa- Elgoibar3 - Mirandaolako Burdinola eta Burdinaren Museoa - Legazpi4 - Burdinaren ibilbidea - Legazpi5 - Xillida lantoki - Legazpi6 - Paisaia Kulturala - Zerain7 - Mehatze Barrutia - Mutiloa8 - Ormaiztegiko Biaduktua- Ormaiztegi9 - Igartza - Besain10 - Burdinbidearen Euskal Museoa- Azpeitia11 - Agorregiko Burdinola - Aia12 - Fandería Errolta- Errenteria13 - Arditurriko Meatze Gunea - Oiartzun14 - Irugutzeta labeak- Irun

Elgoibarren, bisita gidaturako bi saio egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz, urtarrilaren 31n biak. Euskarazkoa goizez izango da, 10:30ean, eta erdarazkoa, arratsaldez, 16:00etan. Ordubeteko iraupena izango dute bisita gidatuek, eta interesatuek izena eman behar dute aurrez, gehienez 20 lagunentzako lekua izango delako (Doan izango dira bisita-saioak). Harremanetarako: 943 748 456 / museoa@museoa.eus.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Erreminta Makinaren Museo Fundazioa
  • Telefonoa: 943 74 84 56
  • E-maila: museoa@museoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Azkue auzoa,1 20870 - Elgoibar - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

2019 ko ordutegia (2019-01-01 / 2019-12-21)
  Goizez Arratsaldez
As 08:00-13:00 14:30-17:30
Ar 08:00-13:00 14:30-17:30
Az 08:00-13:00 14:30-17:30
Og 08:00-13:00 14:30-17:30
Or 08:00-13:00 14:30-17:30
La Itxita Itxita
Ig Itxita Itxita
Jaiegunak Itxita Itxita

SARREREN PREZIOA

Itxita: larunbatetan eta igandeetan, jai-egunetan, zubietan eta urtarrilaren 17 eta 18an. Abuztuan.

Sarrera orokorra: 2 €

Doako Sarrera: 10 urte baino gutxiago dituen umeak, pertsona nagusi batekin eta museoko lagunentzat.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Informazio puntua
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Salmenta makinak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.