Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2019-04-17

Euskal Itsas Museoa, marka berri bat museo berrituarentzat

Donostia, 2019ko apirilak 3.- Untzi Museoak 2018ko urriaren 1ean itxi zituen ateak. Sei hilabete aski izan dira Kontsulatuko Dorretxea zen horretan museoaren irisgarritasuna eta erabilera baldintzak hobetzeko beharrezkoak ziren obrak egiteko, XVIII. mendeko eraikina bera errespetatuz betiere.

Egin diren obren artean, nabarmentzekoa da eraikin barruan jarri den igogailu panoramikoa, zeinaren bidez nagusira eta teilatupera iritsi baikaitezke. Eta teilatupea da, hain zuzen, gehien aldatu dena; izan ere, liburutegia eta bulegoak lekuz aldatu dira, eta, beraz, teilatupean erakusketarako espazio berri bat zabaldu da, intimoa eta diafanoa. Bestalde, tabikeak kendu direnez, agerian utzi da, barrutik, eraikinak jatorrian zuen egurrezko teilatua.  

Museoaren klimatizazio sistema ere erabat berritu da, energia eraginkortasuna areagotzeko; museoaren atartea berrantolatu da; eta eraikinaren fatxadak eta beste zenbait elementu goitik behera zaharberritu dira.

Marka berri bat, etapa berri bati ekiteko

Berritu dena ez da eraikina bakarrik. Izan ere, museoa marka berri bati lotzen zaio orain, bere identitatearekin eta misioarekin bat datorren marka bati: izen berria -lehen Untzi Museoa zena orain Euskal Itsas Museoa da- eta logo berria, itsasoko iruditeria eta itsas jarduerak gogora ekartzen dizkigun diseinu batekin (baleak, itsasontziak, ontzigintza, itsasoa,…). 

Gainera, Euskal Itsas Museoa 2019-2023 aldirako museologia plan berriarekin dator. Museoak datozen urteetan izango duen ibilbidea markatuko du plan horrek. Komunikazioari dagokionez ere, museoaren webgunea berritu da, estilo eta itxura modernoagoa emanez.

Denis Itxaso Kultura diputatuak azaldu duenez, museoari bultzada berria eman nahi izan zaio, jende gehiagorengana iritsi dadin. «Gure itsas ondarearen eta historiaren erakusketa esparrua eta esparru didaktikoa sendotu ditugu, eta, ikerketari dagokionez, Gordailurekin lotu dugu, Aldundiak ondarea zaintzeko duen zentroarekin. Aurten, gainera, museoak funtsezko eginkizuna izango du Elkanoren eta bere balentriaren urteurren ospakizunetan eta hedapenean».

Aldaketa museoaren zuzendaritzan

Xabier Alberdi Lonbide, orain arte museoko zuzendari zientifikoa izan dena, Euskal Itsas Museoko zuzendaria izango da aurrerantzean, Raúl Pérez Iratxetaren ordez, behin obrak amaitu eta museoaren eduki berriak diseinatu ondoren.

froga
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 430051
  • E-maila: info@itsasmuseoa.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kaiko Pasealekua, 24
    20003 Donostia - San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Museoaren ordutegia (2019-01-01 / 2019-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 16:00-19:00
Az 10:00-14:00 16:00-19:00
Og 10:00-14:00 16:00-19:00
Or 10:00-14:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 11:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera orokorra: 3,00 €. Ikasle eta jubilatuak: 1,50 €. 14 urtez beherako haurrek doan. Ostegunetan doan

Bisita gidatuak eta programa didaktikoak (asteartetik ostiralera eta adin guztietarako): 2,5 € pertsonako

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Argitalpen propioak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.