Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Idiazabal Mokau Batean

1 aukera

Hartzaileak: LHko maila ezberdinentzat.

Helburuak

* Artzantza bezalako antzinako lanbide bat eta Idiazabal Gazta egiteko prozesua ezagutu

* Idiazabal herrian gaztarekin lotutako toki interesgarrienak ezagutu Aranburutarren gaztandegirako bidean, joku baten bidez

Prozedura

* Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroan: Izal saguak ongietorria emango die ikasleei eta ikusentzunezko baten bitartez Idiazabal gazta nola egiten zen eta orain nola egiten den ikusiko dute. Ondoren garai bateko artzaiaren txabola batean sartuko dira gazta egiteko erabiltzen zituzten tresna zaharrak ezagutuz....Zentroko bisita tailer batekin bukatuko da. Bertan gazta itxurako filetrozko brotxe bat egingo du ikasle bakoitzak oroigarri bezela etxera eramateko.

* Idiazabal: Ikasle bakoitzari Idiazabalgo plano bat emango zaio et aginkana baten bitartez idiazabal herrian gazta eta artzantzari lotutako puntu esanguratsuenak aurkituko dituzte, azkenik Aranburutarren gaztandegian bisit amaitzeko. Ikasle bakoitzak gazya zatitxo bat dastatuko du bertan.

Iraupena:  3 ordu    Prezioa: 4€/ikasle (BEZ barne)

2 aukera

Hartzaileak: LHko maila ezberdinentzat.

Helburuak

* Artzantza bezalako antzinako lanbide bat eta Idiazabal Gazta egiteko prozesua ezagutu

* Idiazabalgo lehen sektoreko ustiategi bat bisitatu.

Prozedura

* Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroan: Izal saguak ongietorria emango die ikasleei eta ikusentzunezko baten bitartez Idiazabal gazta nola egiten zen eta orain nola egiten den ikusiko dute. Ondoren garai bateko artzaiaren txabola batean sartuko dira gazta egiteko erabiltzen zituzten tresna zaharrak ezagutuz.....

* Idiazabal: Lehen sektoreko ustiategi bat bisitatzeko aukera izango dute: Olazagibel (behi eta ardi latxaren esnea), Arimasagasti (behi gazta ekologikoa) edo Gaztiñaditxulo (Idiazabal gazta ekoizlea)

Iraupena:  2 ordu    Prezioa: 3€/ikasle (BEZ barne)

Bihurtu Zaitez artzain

BIHURTU ZAITEZ ARTZAIN

Hartzaileak: LHko eta DBHko maila ezberdinentzat

Helburuak

* Antzinako lanbide bat ezagutu: artzantza.

* Idiazabal Gaztaren artisau-lanketa prozesua ezagutu.

* Baserrien eta bertatik lortutako produktuen garrantzia ezagutu.

Iraupena: 5 ordu. Goizean Baztarrika baserriaren bisita (Gabiria), bazkaria Idiazabalen eta arratsaldean Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroaren bisita (Idiazabal).

Prozedura

* Baztarrika baserrian: Ume bakoitza artzain bihurtuko da eta Amelia Jauregi, artzaiak lagunduta Idiazabal gazta bat egingo du bere eskuekin. Gazta hau bere etxera eramateko aukera izango dute. Baserri bateko bizimodua ere ezagutuko dute: animaliak, baratza, fruiti-arbolak,,,

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Idiazabalgo Udala
  • Telefonoa: 943 18 82 03
  • E-maila: info@idiazabalturismo.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Kale Nagusia 37 20213 - Idiazabal - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Centro de Interpretación del queso de Idiazabal (2017-10-01 / 2017-12-31)
  Goizez Arratsaldez

SARREREN PREZIOA

MUSEO (BISITA GIDATUA)+ KATA + ARDOAHelduak: 4,10€Taldeak (10 lagunetik gora): 3,60€

MUSEO (BISITA GIDATUA) + KATA + URAHelduak: 3,10 €Taldeak (10 lagunetik gora): 2,60 €

MUSEO (BISITA GIDATUA)Helduak: 2,10 €Taldeak (10 lagunetik gora): 1,60 €

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: katalana
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Turismo informazio bulegoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.