Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Hezkuntza eskaintza 2017-2018

MATER Museoa era tradizionalean eraikitako azken Kantauriko arrantzontzi klasikoa da, bere arrantza bidea bukatu ondoren artisau arrantza eta itsas ingurunearen zaintzari buruz diharduena. MATER Museoa Pasaiako herri marinelean kokatzen da. Pasaiako portu naturalak antzinatik bere herritarrak itsasoarekin harreman estua izatea bultzatu du itsas ondare kultural eta natural ikusgarria izanik.MATER Museoko Hezkuntza programa talde pedagogiko espezializatu batek garatzen du: kurrikuloarekin lotuta, elkarren arteko osagarritasuna duten jarduerak eta maila ezberdinetara egokituak.

Dokumentoa jaitsi 370.3 Kb.

Marinel Eguna Programa

Egun bateko programa (haurrak)

Osatu zure gustuko programa MATER itsasontzi museoa eta "Badian barrena itsasontziz" bisita gidatuari beste jarduera bat gehituz. Beste jarduera hurrengoen artean aukeratzeko: - Itsas tailerra, - Kostako txangoa, - 2 bisita gidatu

www.itsasgela.org

Arrantza tailerra

Arrainen mundua (6-12 urte)

Arrainak egiten duen ibilbidea aztertuko dugu arrantzaleetatik hasita gure mahaira etorri arte. Arrain mota nagusiak ezberdintzen ikasiko ditugu eta arrain lonjara bisita egingo dugu.

Arrantzan ikasten (> 8 urte)

Arrantzale arduratsu bat izateko beharko dugun guztia ikasiko dugu: arrantza motak, arrainen gutxieneko neurriak, arrantza aparailu baten prestakuntza eta zortea badugu baita arrantzatu ere!

Arrantza industria (> 13 urte)

Arrantza tekniken jasangarritasuna eta gehiegizko ustiapenari buruzko egoera aztertuko dugu: espezie gakoak, salmenta arrain lonjan eta merkaturaketa.

info+

Kostako Ibilbideak (oinez)

Pasaiako itsasargiak

Pasaiako aberastasun naturala eta kaiaren ezaugarriak ezagutzeko, bereziki diseinatu den ibilbidea. Bertako kaia Kantauri itsasoko seguruena izendatua izan da.

Ezkutuko kala

Ibilbide honetan Pasaiako inguruaren balio naturala eta historikoa nabarmentzen dira. Itsasahoan barrena oinez ibiliko gara Donibanen, noruegiar fiordo baten antza duen tokiraino.

Jaizkibelgo itsasertza

Itsasertzean zeharreko bidea non naturaren altxor ugari ikusteko aukera izango dugun: itsaslabar paregabeak, erosioaren ondorioz hareharrian sortu diren urregintza lanak eta ezkutuko kalak.

Uliako itsasertza

Uliatik Donostiara itsasertzetik doan ibilbide honetan paisaiaren eta ingurumenaren aberastasuna nabarmentzen da: itsasargiak, itsaslabarrak eta haran esekiak ikusteko aukera izango dugu.

info+

Egonaldi programa itsasontzian

Bi eguneko egonaldi programa (adibidea*):

  1. eguna:

-          Goizean:

o    HARRERA eta egonaldiaren antolaketaren azalpena

o   Bisita itsasontzi museora, MATER Euskal Arrainontzi Tradizionala

o   Arrantza tailerra: aparejoak eta arrain lonjara bisita

-          13.00-15.00: BAZKALORDUA

o   Bisita gidatua itsasontziz badian barrena

o   Pasaia Donibanen zehar bisita (pistaz pista eta Victor Hugo museoa)

-          18.00-20.00: Denbora librea

-          20.00-22.00: AFALORDUA

-          22.00-24.00: Bideo saioa brankako sotoan

  1. eguna:

-          08.00:  JEIKITZEKO ORDUA

-          08.30-09.30: GOSARIA

o   Marinela egun batez itsas tailerra

o   Kostako txangoa Pasaiako itsasargiak

-          13.00-15.00: BAZKALORDUA

o   Pasai San Pedron zehar bisita

o   Bisita Sanpedrotarra arraun elkartera

(*) Programa talde bakoitzaren behar eta gustuetara egokitu daiteke MATER Itsasontzi Museoko jarduera txostenean agertzen diren jarduerak hautatuz eta iraupena  eta edukiak egokituz. Gehienez 3 egun

·       Prezioak:

-         Prezioak taldearen pertsona kopurua eta programaren araberakoak dira.

·       Itsasontzi barneko funtzionamendua:

-          Taldea gutxienez 10 pertsona eta gehienez 25 pertsonakoa izan behar du.

-          4 logela daude itsasontzian: 10, 7, 6 eta 2 laguneko logelak dira.

Jardueren iraupen eta prezioak- eskolak 2013

JARDUERAK

Nori zuzendua

Iraupena

Prezioa

(*)

Bisita didaktikoa

   MATER Euskal Arrainontzi Tradizionala

LH-DBH

60 min.

3,00€

Itsas tailerrak

  Ingurugiro tailerra:

              Itsasora hurbilduz

              Itsasertzaren esploratzaile

              Itsas ekosistemak

Arrantza tailerra:

              Arrainen mundua

              Arrantzan ikasten

              Arrantza industria

Itsasketa tailerra:

              Boga boga marinela

              Portuko lanetan

               Marinela egun batez

 

HH3-LH2

LH3-LH6

DBH1-DBH4

 

LH1-LH6

LH3-DBH4

LH5-DBH4

 

LH1-LH6

LH3-DBH2

LH5-DBH4

 

90 min.

90 min.

90 min.

 

90 min.

90 min.

90 min.

 

90 min.

90 min.

90 min.

 

4,00€

4,00€

4,00€

 

4,00€

4,00€

4,00€

 

4,00€

4,00€

4,00€

Bisita gidatuak Pasaian

              Badian barrena itsasontziz

              Donibane/ San Pedro

              Pistaz  pista (Donibane/ San Pedro)

              Itsastarrak (arrain lonja/ arraun elkartea)

HH-DBH

LH-DBH

LH-DBH

LH-DBH

60 min.

45 min.

45 min.

45 min.

8,00€

2,50€

2,50€

2,50€

Kostako txangoak

               Pasaiako itsasargiak

               Ezkutuko kala

LH-DBH

LH-DBH

90 min.

90 min.

4,50€

4,50€

Mendi ibiliak

                Jaizkibel/Ulia itsasertza

                Jaizkibel osoa

DBH

DBH

3-4 ordu

8 ordu

7,00€

9,00€

Programak

   Marinel eguna

               Bisita didaktikoa +

               Badian barrena itsasontziz +

                Tailerra/kostako txangoa/bisita gidatu bi

   Gau itsastarrak MATERitsasontzian

(*)Prezioa ikasleko 10 pertsonako taldeentzat gutxienez,. BEZ barne

               Tailerrak + txangoak + bisita gidatuak …

LH-DBH

 

 

 

LH-DBH

Egun 1

 

 

 

1-3 egun

 

ITSAS GELA  Posta zb. 61, 20.110 Pasaia

MATERItsasontzi Museoa- Pasaia San Pedroko arrantza kaia

Tel. 619 81 42 25 E-mail: itsasgela@itsasgela.orgwww.itsasgela.org         www.facebook.com/itsasgela

 

13,50€

 

 

 

egokitua

(*)Prezioa ikasleko 10 pertsonako taldeentzat gutxienez,. BEZ barne

Ingurumen Tailerra

Itsasora hurbilduz (5-8 urte)

Jolas eta zentzuen bidez itsasoan bizi diren izakiei buruz arituko gara eta baita gure ingurunearen zaintzeak duen garrantziaz ere.

Itsasertzaren esploratzaile (8-12 urte)

Itsasoko izakien bizimodua aztertuko dugu, non bizi diren, zertaz elikatzen diren eta baita ezaugarriak ere, arrain-disekzioa eginez eta elikadura-balio garrantzitsuaz ohartuz.

Itsas ekosistemak (>13 urte)

Itsas organismoen aniztasuna eta ingurunearekiko moldaerak ezagutuko ditugu eta Pasaiako ingurumen azterketa egingo dugu analisi fisiko kimikoak eta prozedura zientifikoa erabiliz.

info+

Bisita gidatuak Pasaian (oinez eta itsasontziz)

Barkuan badian barrena

Badia osoan zehar ibiliko gara itsasontziz eta portuaren jarduera eta arrantzale herri berezi honen bitxikeriak aztertzeaz gain, itsasarte naturaleko labar paregabeak ikusteko aukera izango dugu.

Pasai Donibane

Pasai Donibaneko hirigune historikoan bisita gidatua, eta Victor Hugo museo etxean bisita.

Pasai San Pedro

Ibilbide gidatua oinez Pasai San Pedroko gune historikoan barrena. Blas de Lezo marinel pasaitarra han jaio zen, eta gaur egun bertan dago kaiaren arrantza jardueraren zatirik handiena.

Pistaz pista

Norberak gidatzen duen ibilbide honetan sena eta abileziak probatzen dira, "Altxorraren bila" jolas dibertigarriaren bitartez.

Itsas kutsuko tokiak

Pasaian itsaso usain gehien duten tokietan bisita. Aukeran: - Sanpedrotarra Arraun Elkartea eta arraunean ikasi! - Arrantzaleen kofradia eta arrain lonja eta arrain salmenta ezagutu!

info+

Itsasketa Tailerra

Boga boga marinela (6-12 urte)

Orain dela 500 urte gure itsasoan zeuden pirata, kortsario, nabigatzaile handi eta baleazaleei buruz arituko gara, simulazio jolas eta arraunketaren bidez.

Portuko lanetan (8-12 urte)

Pasaiako portuko funtzionamenduaz jabetuko gara bertako langileak elkarrizketatuz eta itsasontzi eta zamalanak jolasen bidez ezagutuz.

Marinela egun batez (>8 urte)

Itsasketarako oinarrizko ezaguerak gureganatuko ditugu itsasontzi barreneko gin-kana dibertigarri baten bidez: itsas korapiloak, segurtasun neurriak, ontziko elementuak ...

         info+

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Itsas Gela Elkartea
  • Telefonoa: 619 81 42 25
  • E-maila: info@matermuseoa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Arraunlari kalea - Pasai San Pedro - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Taldeak edozein ordutegitan, aurretik hitzartuta. (2012-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Og Itxita 16:00-19:00
Or Itxita 16:00-19:00
La 11:00-14:00 16:00-19:00
Ig 11:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

  • Haurrak: 5€
  • Helduak: 7€
  • Hegaluze eta txakolin dastaketa barne
  • Taldeentzako deskontu eta bisita aukera gehiago kontsultatu
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.