Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Hezkuntza eskaintza 2018

 

<a data-cke-saved-href="http://

Dokumentoa jaitsi 132.6 Kb.

KOBA, CUEVA, CAVE, GROTTE( landu hizkuntzak) Arrikrutz-Oñatiko Koban

Kontuan izanda gaur egun, ikastetxe askok elkartruke programak dituztela atzerriko ikastetxeekin, gure ohiko bisita eskaintzen dugu,  euskaraz, gazteleraz, frantsesez ala ingelesez, era errez eta ulergarri batean kobako egiturak, aurkikuntzak eta  istorioak azalduz.

Dokumentoa jaitsi 0

EKOSISTEMAK: “Koba, ekosistema ezezaguna"

Basoak, errekak,…bezalako ekosistemak nahiko ezagunak baditugu ere, badira inguruan izan arren, gehienei ezezagunak egiten zaizkigun ekosistemak ere. Honen adibide ditugu kobazuloak.

Ekosistemen atal ezberdinak aztertzeko kobazuloek eskaintzen dizkiguten baldintza bereziez baliatuz ondorengo gaiak landuko ditugu: Ekosistema eta bere atalen definizioa (Biotopo-biozenosia), kobazuloen ezaugarri fisiko kimikoak, gaur egungo eta garai bateko fauna (paleofauna), gizakiak ekosistemetan sortu ditzazkeen kalteak,…

Dokumentoa jaitsi 0

AGENDA 21 Arrikrutz-Oñatiko Koban “Ura bizi iturri”

Baliabide natural preziatua da ura.

Bizitza iturri dela esaten da askotan.

Ura ez  dagoen tokian ez bait dago bizirik; ur gabe izaki bizidunak ezin gaitezkeelako bizi.

Ohituak gaude ura gure etxean izatera, baina bertara heldu aurretik urak naturan bide luzea egina dauka.

Ekintza honen helburua, urak naturan eta gure eguneroko bizitzan duen garrantziaz konturatzea da. Ura ardatz hartuta ondoko gaiak landuko ditugu: Uraren ezaugarriak, uraren eragina erliebearen eraldaketan (kobazuloen sorrera), ura eta energia (Olateko elektraetxera bisita), urarekin erlazionatutako ingurumen arazoak,…

Dokumentoa jaitsi 0

AURREHISTORIA ARRIKRUTZ OÑATIKO KOBETAN: “ Bizitza antzinako animali artean

  • Nola bizi ziren gure arbasoak?
  • Nola antolatzen ziren?
  • Zeintzuk ziren beraien tresna eta baliabideak?

Galdera hauen erantzunak errazak izan ez arren, Arrikrutz-Oñatiko Kobek eskaintzen dizkigun baliabideak erabilita (sarrerako aztarnategi arkeologikoa, aurrehistoriako animalien errepika eta hezurdurak,…) ondorengo gaiak landuko ditugu: Lehen gizakia (bizimodua, tresnak, etxebizitzak,…), labar artea, aurrehistoriako aro ezberdinak (paleolito, neolitoa, metalen aroa), aztarnen aurkikuntza eta garrantzia, aztarnategien lan antolamendua, aurrehistoriko animaliak (paleofauna),…

Informazio gehiago  943 08 20 00 telefonoan

Dokumentoa jaitsi 0

KARSTOLOGIA: “Erliebearen eraldaketa

Nola sortu da gaur egun ikusten dugun paisaia/erliebea?

Zerk sortzen du erliebe hau?

Betidanik izan al da horrelakoa?

Galdera hauek eta beste zenbait erantzuten saiatuko gara horretarako ondoko gai hauek landuz: Erliebearen garapena (plaken tektonika, barne eta kanpo erabileak,…), paisaia karstikoa (kobazuloen eraketa), kobazulotako egiturak (estalaktita, estalagmita,…), estratigrafia, sedimentuen azterketa,…

Dokumentoa jaitsi 0

GEOLOGIA: "Arrokak eta mineralak"Arrikrutz-Oñatiko Kobetan

Nola desberdintzen ditugu arroka eta mineralak?

Zeintzuk dira beraien ezaugarriak?

Nola eta zertarako erabiltzen ditugu gure eguneroko bizitzan?

Ibilbide geologiko baten bitartez, Euskal Herriko arroka eta mineral nagusienak ezagutuko ditugu, bide batez, ondorengo gaiak landuz: Arroko eta mineralak (definizioa), arroken sorrera, kareharria (kobazuloen sorrera), erabilerak,…

Dokumentoa jaitsi 0

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Oñatiko udala
  • Telefonoa: 943 08 20 00 , informazio gehiago 943 78 34 53 (Oñatiko Turismo Bulegoa)
  • E-maila: arrikrutz@onati.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Arantzazu Santutegira igoera 4. kilometroa
    Subida al Santuario de Arantzazu kilometro 4 - OÑATI - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

  • Helduak (>16 urte) 9 €
    Gazteak (5-16 urte bitartekoak) 6 €
    Haurrak (0-4 urte bitartekoak) Doan
    Jubilatuak 6 €
    Langabetuak 6€
    Tadeak ( 15 pertsona gutxienez) 6 €
    Ikastetxeak 4 € (Pasarelaz kanpo 5€)
  • Erreserba aldez aurretik egitea gomendatzen da.
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.