Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Ikastetxeentzako Hezkuntza eskaintza

Ekogunea parkean ekintza eta aldaketarako hezi nahi dugu, ereduak erakusten ditugu eta prozesuak bultzatzen ditugu, baita herrietan aliantza bidezko proiektuak sustatu ere.

Gure Hezkuntza Programa naturarekin kontaktuan gauzatzen den eskaintza da, metodologia aktibo eta praktikoen bidez hain zuzen ere. Hemen, ingurunea ezagutuz, gozatuz eta dastatuz, naturaren misterioak deskubritzeko aukera duzue. Hauek dira gure ezaugarri nagusiak:

  • Bisitako edukiak sasoiko egoerara egokituak daude
  • Bisita ibilbide bat bezala landuko da: lehendabizi ikastetxean bidalitako materialak landuz, gero Ekogunean eta bukatzeko ikastetxean ekintza praktiko bat bideratuz.
  • Bisita naturarekin kontaktu zuzenean gauzatuko da, era oso praktikoan.
  • Edukiak adin bakoitzera egokituak daude hezkuntza curriculuma oinarri hartuta.
  • Pausoak programako partaideekin bizikidetza edo aniztasuna bezalako gaiak lantzeko aukera ezinhobea izango duzue Ekogunean.
  • Espazio oso aproposak eta erakargarriak ditugu eskola programetarako: Baratze eskola, Zabalaga erreka, eko-eraikinak, haur parkea, etab.

Denen lanari esker gero eta herritar gehiagok aukeratzen dugu bizimodu ekologikoago eta arduratsuago bat izatea, gure bizitza-kalitatea hobetzeko eta gure ingurunea oparoagoa, zirraragarriagoa eta iraunkorragoa bihurtzen laguntzen duten eguneroko zereginetan parte hartzea gustuko dugulako.

Etorri eta ezagutu. Zuen zain gaude!

Informazio gehiago: hezkuntza.ekogunea.eus

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Kutxa Fundazioa
  • Telefonoa: 943 552020
  • E-maila: ekogunea@ekogunea.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Rekalde- Hernani errepidea z/g 20009 Donostia - Donostia-San Sebastián - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Entzunezko gidak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.