Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2017-05-05

Museoen Nazioarteko Eguna 2017

2017ko Maiatzaren 18a

Aurtengo Museoen Nazioarteko Egunaren gaia Museoak eta istorio eztabaidagarriak: museoetan esanezina esan izango da

‘Museoak eta istorio eztabaidagarriak: museoetan esanezina esan’ gaiak, museoek duten bitartekari rola eta solaskide desberdinen arteko elkarrizketari esker, gertaera eta iraganeko istorio traumatikoekin adiskidetzeko elementua izatera gonbidatzen ditu.

Gipuzkoako Museoen ataritik, museo guztiak -edozein dela ere museoaren izaera- parte hartzera animatu nahi ditugu, oroitzapen zauritu eta adiskidetzearen arteko lotura nabarmen utziko duen ekitaldi honekin bat egiteko.

Informazio gehiago Museoen Nazioarteko Egunaren (MNE) web orrialdean aurkituko duzue: http://network.icom.museum/international-museum-day/L/1/

Bertan, MNE 2017ko posterra topatuko duzue hizkuntza desberdinetan, museoek ekintza desberdinak antolatzeko komunikazio kit-a eta informazio gehiago.

Museoen Nazioarteko Eguna maiatzaren 18an ospatzen den arren, erakunde guztiek ospakizun hau egokitu edo luzatu dezakete museoaren programazioaren arabera, aurreko asteburura edo ondorengora zabalduz.

Deskargatu MNE 2017 posterra hemen

Deskargatu 2017 Kit praktikoa

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.