Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • “Karlistaldien paisaiak II”. Lizarraldera TXANGOA
Rss

Berriak

2010-06-03

“Karlistaldien paisaiak II”. Lizarraldera TXANGOA

Zumalakarregi Museoa

“Karlistaldien paisaiak II”. Lizarraldera TXANGOA

Zumalakarregi Museoak, 2010ko ekainak 12an Nafarroara txangoa antolatzen du, arestian Lizarran irekitako Karlismoaren Museoa ezagutzera eta Lakarren, "La batalla de Lácar" herri ikuskizuna ikustera.

Ibilbidea:

Irteera: 9:30tan Donostia Amara autobus geltokitik. / 10:15tan Ormaiztegiko Zumalakarregi Museotik.
12:00tan: Lizarra. Hamaiketakoa (Aljama jatetxea)
12:30tan: Karlismoaren Museoa (Sarrera + bisita gidatua)
14:15tan: Bazkaria (Navarra jatetxea. Lizarra)
16:15tan: Lizarra(Javier Hermoso de Mendozak gidatutako bisita)
18:30tan: Lakar "La batalla de Lácar" ikuskizuna
20:00tan: Ormaiztegi-Donostiarako itzulera

Bisitak:

- Lizarrako Rua Mayor kaleko Gobernadorearen Jauregian berriki zabaldutako Karlismoaren Museoa bisitatuko dugu.
- Javier Hermoso de Mendoza adituaren eskutik Lizarrako ondarea ezagutu eta berau "karlismoaren hiriburu" bihurtu zuen testuinguruaren berri jasoko dugu.
- Deierriko bailarako biztanleek, Jose Mari Tuduriren zuzendaritzapean, antzezten duten "La batalla de Lácar" herri ekitaldia ikusiko dugu.

Datuak:

Prezioa: 50 €
Prezioaren barne: joan-etorria, hamaiketakoa, Karlismoaren Museora sarrera eta bisita gidatua, bazkaria, Lizarrara bisita gidatua, ikuskizuna eta istripu asegurua.

Inskripzio betebeharrak:

Ezarritako kuotaren ordainketa kontuan hartuta erreserbatuko dira plazak. Kopuru mugatua. Informazioa gehiago: 943 88 99 00 / mail

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2020 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.