Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • Igartubeitik baserri eguna ospatuko du ekainaren 6an
Rss

Berriak

2010-05-28

Igartubeitik baserri eguna ospatuko du ekainaren 6an

Igartubeiti Baserri Museoa

2009ko Baserri Eguneko irudia

Igartubeiti Baserri Museoak, euskal baserria ezagutarazteko dinamika hezigarri eta aisialdikoak eskeintzen dituen museoak, baserri eguna antolatu du ekainaren 6an.
Egun honek Euskal Herriko baserritar guztiak omentzea du helburu. Unicef-en aldeko ongintzazko eta ekitaldi solidarioa izango da. Egun osoan zehar ekitaldi ugari izango dira.

Igartubeiti Baserri Museoa bizia izateko sortua denez, euskal baserria ezagutarazteko dinamika hezigarri eta aisialdikoak antolatzen ditugu, oraingo honetan, baserri eguna. Festa erraldoi honetan, baserritarrei omenaldia, animalien erakusketa, Jakoba Errekondoren solasaldia, gaileta ekologikoak egiteko tailerra, bisita gidatu antzestuak, bertsolariak, txalapartariak, Lumagorri oilasko erreak, trikitixa eta abar izango ditugu.
Ongintzazko eta ekitaldi solidarioa izango da Unicef Gobernuz Kanpoko Erakundearentzat. Kalitatea fundazioak babestutako lumagorri oilasko erreen dastaketa aipatu berri dugun Unicef elkartearen alde izango da. Dantzariek, Urretxu-Zumarragako bertso eskolako bertsolariek, trikitilariek, antzesleek doainik partehartuko dute festa honetan haurren eskubideen aldeko elkarte honentzat.

Ekintzen egitaraua:
11:30
Jose Iza Peñagarikano Itsasoko arotzaren familiari omenaldia, dantzariak aurreskua dantzatu eta opari banaketa ekitaldia egingo dira, Foru Aldundiko ordezkariak bertan izanik.

11:45
Bertsolariak

12:00
Gaur egungo baserria eta jasangarritasuna Jakoba Errekondoren solasaldia

12:00etan eta 13:00etan
Gaileta ekologikoak egiteko tailerra interpretazio zentruko galerian

Bisita gidatu antzestua Igartubeiti baserrian

13:00-13:45 euskeraz
14:00-14:45 gazteleraz

Bisita gidatua Interpretazio zentroan

14:00-14:30 euskeraz
15:00-15:30 gazteleraz

Goiz osoan zehar
Animalien erakusketa

Trikitixa

Lumagorriko oilasko erreak
(Pintxo salmentarekin lortzen den dirua Unicef-entzat izango da)

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.