Berriak
2012-05-31
Saroiak Aralarren ibilaldi gidatua
Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa. Lizarrustiko Parketxea
Datorren ekainaren 9an Aralarko Parke Naturalean "Saroiak Aralarren" izeneko ibilaldi gidatua izango da. Bertan saroiei, haustarriei eta megalitoei buruzko azalpenak ezagutzeko aukera izango dute gerturatzen diren bisitari guztiek.
Saroiak Aralarren
Larunbat goizez ibilaldi hau egin nahi dutenentzat bi aukera aurkezten dira:
Abiapuntua 1:
Ibilaldiaren hasiera Aralarko mankomunitateko mugako langan izango da, Errekabeltz ondoan
Hasiera ordua 10.30
Iraupena: 3 ordu
Abiaputua 2:
Ibilaldiaren hasieraraino hezitzaile baten laguntzaz joan nahi dutenentzat, aukera izango da Lizarrustiko Parketxetik irteteko. Hemendik ateratzen den taldeak mugako langaraino laguntzaile bat izango du, saroien inguruko ibilaldia hasten den guneraino gerturatzeko.
Hasiera ordua: 9.00
Iraupena: 6 ordu
Ibilaldi gidatua EUSKARAZ egingo da
Informazio gehiagorako:
www.gipuzkoamendizmendi.net
barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
943 18 03 35 / 943 67 02 49




