Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2017-05-04

Ondarea Orain

Ondarea Orain

Arkeologia eta Arkitekturako Kultur Ondareari buruzko Azken berriak

2017 MAIATZA 15/16/17/18 - KOLDO MITXELENA Kulturunea 19:00 Or.

Zeintzuk dira kultur ondareari dagokionez nazioarteko oihartzuna izan duten azken aurkikuntzak? Ezagutu dezagun jakintzaren atzean dagoen abentura: jakitearen abentura.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historiko-Artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuak Gipuzkoan eta beste toki batzuetan kultur ondarean egindako azken aurkikuntzen berri emango du. Aurkikuntza horiek oihartzun handia izan dute gure mugetatik kanpo eta gure ondarearen errealitatea ere astindu dute.

Gure helburua da aurkikuntza horiek, jakintzari egin zaizkion ekarpen berri horiek, jendearengana iristea, gehiago eta hobeto jakin nahi dugulako. Urtero egiteko asmoa dugun hitzaldi ziklo honen lehenengo edizio honetan, neandertanlen garaiko eboluzioari buruz aurkeztu diren azken teoriak ezagutuko ditu. Paleolito garaiko labar arteari buruzko azken interpretazioak azalduko dizkigute. Era beran, arkitektura garaikidearen berrikuspenaren nondik norakoak ezagutuko ditugu ondarearen ikuspegitik begiratuta, eta ikusiko dugu Gipuzkoako zurezko eraikuntza nazioarteko erreferente bihurtzen ari dela.

Guztia formatu erakargarri, dibulgatzaile eta dinamiko batean; dokumentalen ondoren solasaldi bat egongo da, arlo bakoitzeko espezialistek moderatuta; ikertzaileek, beren esperientzia pertsonaletikabiatuta, azken aurkikuntzen berri emango digute, edo atzerritik etorritako adituek kultur ondareari buruzko ikerketaren abentura erakutsiko digute.

EGITARAUA

  • MAIATZA 15 | HITZALDIA | ONDARE GARAIKIDEA, KONTRAESANA?
  • MAIATZA 16 | HITZALDIA | GIPUZKOAKO ZUREZKO ERAIKUNTZA. SORPRESAK ETA SORPRESA (ATSEGIN) GEHIAGO
  • MAIATZA 17 | DOKUMENTALA | CRÉPUSCULE NÉANDERTALIEN (NEANDERTALEN AMAIERA)
  • MAIATZA 18 | DOKUMENTALA | QUAND HOMO SAPIENS FAISAIT SON CINÉMA (HOMO SAPIENSAK ZINEMA EGITEN ZUENEAN)

Ikusi egitaraua osoa


KOLDO MITXELENA Kulturunea

Urdaneta kalea, 9 Donostia - San Sebastián

Ekitaldi aretoan:19:00 Or.

Sarrera irekia, aretoa bete arte

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.