Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2017-05-05

Emanaldiak asteburuan

Igartubeiti Baserri Museoa

"AKERBELTZ: LAS BRUJAS Y EL INQUISIDOR" 

MAIATZAK 20 MAYO 17:00 / MAIATZAK 21 12:00. Helduentzat gomendatua. ​  Akerbeltz-en emanaldia, jaialdi ezberdinetan makina bat sari lortu dituen animazio laburmetraia. 

Ekoizpena: Iralta Films S.L.Zuzendaritza: César Urbina Vitoria"SORGIN EHIZA"

MAIATZAK 20  17:30 / MAIATZAK 21  13:30. Helduentzat gomendatua. ​  Jezarpena modu ezberdinetan iraun du historian zehar. Zugarramurdira hurbilduko gara deskubritzeko....Zugarramurdiko Sorginen Museoak utzitako ikusentzunezkoa.  

Maiatzak 18an, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz eta aurtengo leloari helduz, "Museoak eta istorio eztabaidagarriak: museoetan esanezina esatea", landa inguruneko kondairetaz eta antzinako sinesmenetaz arituko gara, Euskal Herrian, XVI eta XVII. mendeetan sorginek jasan zuten jazarpenaren gertakari latzari erreparatuz.

Logroñoko kartzelako ziega ilunetik, bertan, sorginkeriaz leporatutako presoz josia, barren bidez ihes egiten duen abesti magiko bat igotzen da. Dei etsi horrek haranak eta mendiak zeharkatzen ditu, Zugarramurdiko herri txikira iritsiz.Bizilagunen bekaizkeriak eta zikoizkeriak, tortura pentsaezinen pean edozein delitu aitortzen amaitzen da, maite duen eta natura errespetatzen duen bizimodua sutan erretzea zigortuz eta inkisizioak inposatu nahi duen gizarte berrian espaziorik ez du aurkitzen. Ume bat ikaratuta esnatzen da gau erdian maitasun osoz bera zaindu duten emakumeak bizirik ateratzeko denbora amaitzen ari dela ohartuz. Kobazuloan, non sorginek beraien "akelarreak" ospatzen zituzten, abesten, dantzatzen eta Akerbeltz gurtzen, haurrak babesa eskatzen dio naturari bere indar guztiekin emakume hauek beraien patu ezezagunetik erreskatatzen laguntzeko eskatuz.  Denboraren aurkako bidaia hasten da emakumeak ez ezik bere amaierara iristen ari den mundua salbatzeko ere. 

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.