Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • Museoen Nazioarteko Eguna maiatzaren 18an Donostiako Untzi Museoan
Rss

Berriak

2017-05-16

Museoen Nazioarteko Eguna maiatzaren 18an Donostiako Untzi Museoan

Untzi Museoa

Donostiako Untzi Museoak, Museoen Nazioarteko Museoen Egunerako datozen maiatzaren 18rako eta 21rako jarduera desberdinak antolatu ditu.

Maiatzak 18, osteguna

Ate irekien eguna

ICOMek aurtengo urterako  eman duen leloa hartuz – Museoak eta istorio eztabaidagarriak: museoetan esanezina esan- (bertan esklabotzari  buruzko erreferentziak egingo dira). “Itsas Jostailuak” erakusketara  doako bisitaldi gidatua egingo da. Erakusketa honetara, itsasoarekin lotutako jostailuen historiaren zati esanguratsu bat bildu da: XIX. mendearen amaieratik XXI. mendea artekoa. Erakusgai dauden jostailu gehienak, Espainian fabrikaturiko jostailuen bilduma partikular garrantzitsua den Quiroga-Monte bildumakoak dira. Horretaz gainera, Untzi Museoaren fondoetatik hautatutako hainbat pieza daude.

Bisitaldi gidatuak

  • 12:30etan elebiduna
  • 17:30etan, elebiduna.

Maiatzak 21, igandea

Ate irekien eguna.

  • 11:30etan eta 13:30etan: Museko hirugarren solairuan 1957. urtean Donostian filmatutako “Gente de Mar” dokumentalaren proiekzioa egongo da. Dokumental honek antxoaren arrantza-aldia Donostiako Portuan erakusten du.
  • 12:00-13:00: Plus 55ek Olatu Talkaren! Programaren barruan Untzi Museoko sarreran ipuin kontaketa egingo dute. Untzi Museoko atarian Aita Mariri buruzko kontaketak  eta arrantza munduko eta itsas-munduko istorioak kontatuko dituzte.
  • 13:00: “Itsas Jostailuak” erakusketara  doako bisitaldi gidatua egingo da. Erakusketa honetara, itsasoarekin lotutako jostailuen historiaren zati esanguratsu bat bildu da: XIX. mendearen amaieratik XXI. mendea artekoa. Erakusgai dauden jostailu gehienak, Espainian fabrikaturiko jostailuen bilduma partikular garrantzitsua den Quiroga-Monte bildumakoak dira. Horretaz gainera, Untzi Museoaren fondoetatik hautatutako hainbat pieza daude.

Museoen Nazioarteko Eguneko posterra

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.