Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • Jolasak eta ikuskizuna Urrelur mineral eta fosilen museoan Museoen eguna ospatzeko
Rss

Berriak

2017-05-16

Jolasak eta ikuskizuna Urrelur mineral eta fosilen museoan Museoen eguna ospatzeko

"Urrelur" Mineral eta Fosilen Museoa

Bisitaldi gidatuak eta ate irekiak Urrelur museoan

Urtero, maiatzaren 18aren inguruan, ekintza bereziak antolatzen dira Urrelur Museoa kalera atera eta herritarrei gerturatzeko, mineral eta fosilen munduarekiko jakinmina piztuz. Irteerak, bisitaldi gidatuak, kaleko ekintzak, haurrentzako tailerrak... Aurten maiatzaren 15etik 20ra izango dira ekintzak.

1. IRTEERA MINERALOGIKOA: NAVAJUNGO PIRITA MEATEGIA. Irteera maiatzaren 20an, larunbata, izango da. Goizez Navajungo “Victoria” pirita meategia bisitatuko da, munduan zehar ezaguna dena bertako piriten forma kubiko perfektuengatik eta erakusgarri ugari jaso ahal izango da. Cervera del Río Alhaman izango da bazkaria eta bazkalondoan jasotako aleak sailkatuko dira.Irteera 07:30 eta itzulera 19:30. Izena emateko epea: maiatzaren 4tik 18ra, izen ematearen ordena jarraituko da lekua bete arte.Prezioa: Helduak 40 euro, autobusa, meategira sarrera eta bazkaria barne // Gazteak: 7tik 16 urte bitartera (2001 urtetik 2010 urtera jaiotakoak biak barne): 30 euro.LEKUAK AGORTUTA        

2. DOAKO BISITALDI GIDATUAK BERTAKO IKASTETXEENTZAKO. Maiatzaren 15etik 19ra, herriko ikastetxeentzako, aldez aurreko zitarekin.

3. URRELURREKIN JOLASTU eta MINERAL LEPOKO BAT LORTU! Maiatzaren 15etik 19ra.Urrelurren urtebetetzea da… zenbat urte egin ditu aurten?Galdera hori ondo erantzuten baduzu eta beste erronkatxo bat lriotzen baduzu museora hurbiltzen zarenean, sari zuzena bat lortuko duzu, mineral lepoko eder bat,  eta gainera ostiralean egingo den harri “majikoaren” zozketan sartuko zara. Zozketa “Euskal herriko mitologiako pertsonaiak Urretxuko harri misteriotsuaren bila” ikuskizunaren barruan egingo da. Adi, eskoletan banatuko ditugu parte hartzeko orriak!4.- IKUSKIZUN MAJIKOA. Maiatzaren 19an, ostirala, 19:00etan.“Euskal herriko mitologiako pertsonaiak Urretxuko harri misteriotsuaren bila”Mari Domingi, Tartalo, eta beste pertsonai batzuk Urretxuko Urrelur museora gerturatuko dira bertan topatutako harri misteriotsuekin. Istorio, kantu eta dantzak eskainiko dizkigute… eta bukaeran zozketa izugarria!Topalekua: URRELUR museoa (Urretxu)Lekua : Iparragirre plaza (Urretxu)Eguraldi txarrarekin, Gernikako Arbola plazako karpan. 

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.