Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2017-05-19

Europako Itsas Eguna ospatu dugu

Untzi Museoa

Europako Itsas Eguna_UM

Ostiralean, maiatzaren 19an, Donostiako Kaian Europako Itsas Eguna ospatu dugu eta Untzi Museoa egun honen anfitroia izan da. Itsasoarekin loturiko erakunde desberdinak izan gara ospakizun honen partehartzaileak: AZTI, AQUARIUM, ALBAOLA FAKTORIA, NAVEGAVELA eta UNTZI MUSEOAK. Aurten lehenengo aldiz  kolaboratzaile berri bat izan dugu, LIFE LEMA proiektua. Europar proiektu honek Gipuzkoako eta Lapurdiko itsasaldean dauden itsas zaborrei aurre egiteko erronka du.  SAN PATRICIO eta SANTA TERESA ikastetxeetako 45 haurrek parte hartu duten ekitaldian.

EUROPAKO ITSAS EGUNA urtero ospatzen da eta bere xedea Europako biztanleek, txikienek batez ere, itsasoaren garrantziaz ohartarazteko eta kaleratzeko izango delarik. Aurtengo gaia itsas zaborrek sortzen dituzten arazoak azpimarratu nahi izan da. Haurrak Navegavelako Beti Aitxe  belaontzia bisitatu dute eta gero Untzi Museora gerturatu dira  “Itsas jostailuak” erakusketa ikustera. Honen ondoren plastikozko hondakinak mikroplastikoan bilakatzen diren eta guk jaten ditugun arrainetara nola iristen diren inguruko bideo bat ikusi dugu.

Bideoa ikusi ondoren 45 ikasleek egurrezko ontziak margotu dituzte eta ontzi hauei Life-Lema proiektuak jarraipena egingo die itsasaldiak eta haizeak nora eramaten dieten jakiteko. Ontzi bakoitza aurkitzerakoan zer egin behar den jakiteko grabatutako argibideak daramatzate.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.