Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2017-09-12

Zur eta Lur 2017

Anduetza Parketxea

Udazkenarekin batera Zur eta Lur 2017 egitaraua dator Zegamara, Anduetza Parketxea eta Zegamako Udalaren arteko elkarlanari esker.

Ekintzetan, urtero legez, natura eta kultura uztartuko dira, Zegama inguruko paisaia kulturala protagonista izanik. Zur eta Lur 2017 egitarauari hasiera emateko, Zegamako kultur ondarearen eta historiaren zati bat ezagutzeko ibilaldia izango da: leku-izenak, iturriak, saletxeak, karobiak, oinetxeak, estratak eta abar. Ibilaldian zehar, Jose Luis Ugarte izango dugu gidari, Zegamako udalak argitaratutako Zegamako mapa toponimikoaren egilea.

Ondoren, egurra gai nagusitzat duen dokumental baten emanaldia ere izango da, Gutik Zura dokumentala hain zuzen ere. Dokumentala ikusi eta gero, solasaldia egongo da Mª Jose Baraibarrekin, dokumentalaren zuzendaria.

Eta Zur eta Lur 2017 egitarauari bukaera emateko eta San Martin Feriaren egitarauaren barruan ere, Eñaut Elorrietaren kontzertuaz gozatuko dugu.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.