Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2017-10-04

Ez galdu Arditurriko trena

Arditurriko Meatze Gunea

Octubre_arditurri

Arditurri meategiak ezagutzen ez dituen orori gonbita berezia luzatu nahi diogu:  udazken honetan tren berdearekin konbinazio eder bat dauka eskura. 

Lehendabiziko aukera urriaren 12an izango da, ostegunez, Oiartzungo Pagoaldea industrialdetik (Luberri musoaren paretik) tren berde bat abiatuko baita Arditurriko meategietaraino, Aiako harria natura parkearen paraje zoragarri honetaz gozatzea ahalbidetuko duena. Meategira sartzeko bi bisita mota izango dira, oinarrizko bisita eta sakonekoa, eta ondoren itzultzeko trena hartu ahal izango da.  

Urriaren 13an gainera meatze ingurua ezagutzeko aukera bikaina izango da. 10:00tan ibilaldi bat egingo dugu meatzaritza eremua bertatik bertara ezagutzeko; burdinola, meategiak, labea, mea-zabortegiak… Hau dena meategiko sarrerarekin doan!

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.