Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • URRELUR XXX. MINERALOGIA ETA PALEONTOLOGIA ASTEA
Rss

Berriak

2017-11-02

URRELUR XXX. MINERALOGIA ETA PALEONTOLOGIA ASTEA

"Urrelur" Mineral eta Fosilen Museoa

Amatista

Urrelur Museoak kultur aste hau aurkezten du berriz ere; museoak berak bezala, natur zientzien mundua zabaldu nahi du, erudizioa eta afizioa batuz. 1987an sortu zen Urrelur Museoa, Urretxuko mineral eta fosilen museo gisa. Gaur egun oso ohikoa da gure herrietan museoak eta interpretazio zentroak izatea, baina duela hogeita hamar urte Urretxuk apustu berritzailea eta ilusioz betea egin zuen.

Planteamendu egokia, irudimentsua eta jasangarria egin zen, museotik bertatik antolatutako jarduerekin, bera dinamizatzeko eta biziz betetzeko, jende guztiarengana iritsiz, lehiaketekin, txangoekin, jolasekin, kultur asteekin, … eta lankidetza goresgarria publikoaren eta pribatuaren artean; horrek guztiak erraztu du hogeita hamar urteotan Museo honek ibilbide bikaina egin izana.

Edizio honetan El soplao kobazulo ikusgarria bisitatuto dugu, mineral eta fosil apartak eta ederrak bilduko dituen "Amalur" erakusketa monografikoa izango dugu, doako bisitaldi gidatuak museoan, haur eta gazteentzako ekintza bereziak eta, nola ez, Bildumazaletasunaren Feriaren beste ekitaldi bat izango dugu gozagarri, estatu mailako 35 espezialista gure artean izango direlarik, eta horiez gain beste hainbat eta hainbat sektore, nazioko egutegian ezinbesteko zita bihurtu den honetan.

Azken finean, ilusioz eta konpromisoz egindako egitaraua, Lurreko Zientziak ezagutarazteko abentura eder bat egun batzuetan erakusteko, eta modu batera edo bestera egingarri egiten dutenei esker berezia adieraziz.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.