Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2017-11-23

Zegamako orientazio ibilbide iraunkorra

Anduetza Parketxea

Datorren azaroaren 26an zabalduko da Zegamako orientazio ibilbide iraunkorra eta ekitaldi berezi moduan, egun horretan bertan, orientazio proba herrikoia ospatuko da herriko plazan goizeko 10etatik aurrera.

Zehazki hiru orientazio ibilbide antolatu dira, zailtasun mailaren arabera. Errazena, etxeko txikienekin egiteko modukoa da; altxorraren bila jolasteko aukera paregabea. Ibilbide ertaina, berriz, orientazio kirola ezagutu eta mendian ibiltzen ohituta daudenentzako dago pentsatuta; 4 kilometroko ibilbide luzea, berriz, orientazio gaitasun fina eskatzen duen ibilbide bat da. Egunean bertan jarriko diren balizak bilatu beharko dituzte parte hartzaileek.

Familia zein heldu, taldeka edo bakarka, parte hartu ahal izango dute orientazio proba herrikoi honetan. Era berean, orientazio kirolaren oinarrizko ikastaro bat ere izango da goizeko 10etan, lehen aldiz, orientazio proba batean parte hartu nahi duenarentzat (herriko plazan). Probaren xehetasun guztiak eta izen ematea www.GOTorientazioa.org web orrian dago.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.