Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2018-01-08

Gabonetako Tailerrek oso harrera ona izan dute

Zumalakarregi Museoa

ZM Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra

Aurreko ostiralean bukatu ziren Zumalakarregi Museoak 6 urtetik gorako haurrentzako antolatutako Gabonetako Tailerrak, tailer guztietan gehienezko pertsona kopurua betez.

Aurreko ostiralean bukatu ziren Zumalakarregi Museoak 6 urtetik gorako haurrentzako antolatu zituen Gabonetako Tailerrak.

Ostiraleko tailerrean, txokolatezko turroiak egiteko tailerrean, parte hartzaile bakoitzak bere turroia egin zuen, txokolatea nundik datorren eta nola egiten den ikasi eta gero. Gainera, turroiak hozten ziren bitartean, txokolate-dastatze itsua egin dute, txokolate mota desberdinak ezagutuz eta bakoitzak bere turroiaren bilgarria egin zuen.

Abenduak 28an, Gabonetako apaingarriak egiteko tailerrean ere primeran pasa zuten, bakoitzak hainbat apaingarri egiten zituen eta denon artean, talde lanean, gabonetako koro polit bat egin zuten Museoan jartzeko.

Bestalde, Pernan Goñiren eskutik egin zen Karikatura Tailerra, oso dibertigarria izan zen, izan ere, karikaturak egiteko teknika desberdinak ikasi zituzten eta tailerraren bukaeran, Pernan Goñi artistak bakoitzari bere karikatura egin zion etxera eramateko.

Azkenik, Tere Gartziaren eskutik egin zen Talo tailerrean, pilo bat ikasi zuten artoari eta honek dakarren ohiturei buruz. Artoa nondik datorren, zertarako erabiltzen zen, taloa nola egiten den, etab ikusi ondoren, bakoitzak hainbat talo goxo-goxo egin zituen.

Tailer bakoitzean 20 ume bildu ziren, guztietan gehienezko pertsona kopurua betez.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.