Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2018-02-08

Portuko bi arrantzaleen dohaintza

Untzi Museoa

Portuko bi arrantzaleen dohaintza

Yolanda Perez San Juan eta Gorka Padilla arrantzale donostiarrek arrantza jarduerakin zerikusia duten berrogei objektu eman diote dohaintzan Untzi Museoari: gurdiak, kainaberak, aingurak, tretzak, arraunak, xalabardoak, etab.

Donostiako portuan garatu zuten bere lanbidea, Otoitz eta Padilla anaiak itsasontzietan, besteak beste. Jubilatu ondoren, objektu hauek lonjako sotoan geratu ziren. Dohaintza ondoren, objektu hauek Museoaren bildumara pasa dira, eta katalogatu ondoren, Gordailura, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondare higigarriaren zentrora eraman dira.

Museoaren helburu nagusietako bat itsas ondarea berreskuratzea da eta, horregatik hain zuzen ere, oso begi onez hartu da Yolanda eta Gorkaren dohaintza hau, eta eskerrik beroenak ematen dizkiegu erakutsitako begirune eta emandako laguntzagatik.

Argazkian Yolanda Perez San Juan dohaintzan emandak objektuekin. 

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.