Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2018-02-08

Igartubeiti Baserria eta Handia

Igartubeiti Baserri Museoa

Handia grabaketa Igartubeitin

Handia Filmea arrakasta izugarria izaten ari da, eta horren adibide dira esaterako Goya sariak edota Euskal Erakunde ezberdinek aitortu dioten onarpena. Igartubeiti Baserri Museotik ere gure zorion eta eskerrona adierazi nahi diogu lan talde guztiari. ZORIONAK HANDIA!

Igartubeiti Baserriak Handia filmean "presentzia" berezia izan du. XVI. mendeko dolare-baserri zaharra filmerako eszenatoki bilakatu bait zen, laster museoan bertan ikus ahal izango den bezala. 

Parte hartze xumea izan bada ere, Igartubeiti Baserri Museotik Handia filmeko lantaldea zoriondu nahi genuke, egindako lanagatik, Goya sarietan izan duen arrakastagatik eta batez ere, Handia-ren paperetik gure baserrien eta baserritarren historia, bizipenak eta emozioak hain modu berezian azaleratzeagatik, ahanzturan erori ez daitezen. 

1,2,3... GRABATZEN!

Fuente de la fotografía: http://www.handiafilm.com

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.