Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2018-03-09

“Zoriontasunaren bilaketa” aurkeztu dugu

Euskal Itsas Museoa

Zoriontasuna UM

Gaur, martxoak 9, “Zoriontasunaren bilaketa. Euskal ekarpena AEBko independentziari” erakusketa aurkeztu dugu komunikabideen aurrean eta Museoaren kolaboratzaileen eta lagunen artean.

Ekitaldian parte hartu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari Maria Jose Telleriak, Pasaiako alkate Izaskun Gomezek eta Untzi Museoko Raul Perez Iratxeta zuzendari nagusiak eta Xabier Alberdi Lonbide zuzendari zientifikoak.

Erakusketaren bidez, gure itsas historiaren pasarte ia ezezagun bat ezagutarazi nahi da: Euskal Herriak Ipar Amerikako hamahiru kolonia britainiarrei laguntza eskaini zien Britainia Handiaren aurka eta beren independentziaren alde borrokatzeko, 1776an.

Ekimen honekin, Untzi Museoak 2018ko maiatzaren 17 eta 21 bitartean izango den Pasaiako Itsas Jaialdiaren proiektu kulturala aberasten du, erakusketak testuinguruan jartzen baitu L’Hermione fragataren erreplikara egindako bisita. Hain zuzen ere, Museoan fragata honen modelo bat ikus daiteke, Association Hermione-k utzitakoa. 

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.