Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • Igartubeiti Baserri Museoak #Handia13... argiak, kamara eta akzioa! erakusketa irekiko du ostegun honetan
Rss

Berriak

2018-03-21

Igartubeiti Baserri Museoak #Handia13... argiak, kamara eta akzioa! erakusketa irekiko du ostegun honetan

Igartubeiti Baserri Museoa

#Handia13... argiak, kamara eta akzioa! erakusketa

Filmaziotik aukeratutako 13 argazkiek baserriko gune ezberdinak ezagutzera gonbidatzen dute XIX. mendeko erraldoiaren eskutik. Erakusketa Igartubeiti Baserri Museoan izango da martxoaren 22tik abuztuaren 31era arte. 

Datorren martxoak 22an #Handia13... argiak, kamara eta akzioa! Igartubeitiren xarma zineman irudikatua erakusketa inauguratuko da. Igartubeitik adierazten duenak, teilatupe berean jaso ditu behin errealitate izan zena eta gaur fikzioaren bitartez biziberritu dena. Goya Sarietako aurreko edizioan HANDIA filmak lortu zituen izendapen kopuruari ohore egiten dion erakusketa honek, baserriko gune ezberdinetako, horien artean, sukaldeako eta arto lehortegiko filmazioko 13 argazki biltzen ditu.

Horrez gain, filmaren gai nagusitik abiatuz, hezkuntza programa diseinatu da, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek Gorputz Anitzen arazoa aztertu eta landu dezaten.

Beste behin, ondarearen bitartez, gaur egungo gizarteaz hausnartzeko aukera dugu, iraganetik abiatuz etorkizunera begira.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.