
Berriak
2018-03-26
Aste Santua Goierriko bihotzean
Hasi al zarete Aste Santurako planak egiten? Hementxe gatoz familian egiteko proposamen eder batekin.
Aralar eta Ataungo bazterrak ezagutzeko eta bertako ondare naturalarekin zein kulturalarekin gozatzeko MITOLOGIA ORIENTAZIO JOLASA antolatu dugu, pazko asteko igandean, apirilak 8an. Familian goiz ederra pasako duzue, Barandiaran Museo inguruan dauden pistak aurkitu beharko dituzue, mitologiarekin zerikusia izango dutenak.
Horrez gain Barandiaran Museoan eta Errotatxon egunero bisita gidatu bereziak eskainiko dira 11:30etan, Talo tailerrak egiteko aukera ere egongo da eta baita Aralarko Natura Parkean zehar ibilaldi gidatuak ere.
Plan sorta ederra beraz, mitologiaz zein naturaz gozatzeko eta jolastuz ikasteko.
Eman izena eta ez zaitez lekurik gabe geratu!
