Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2018-03-26

Etorri Museora Familian!

Zumalakarregi Museoa

ZM_museoa_familian

Zumalakarregi Museoak foileto didaktiko bat sortu du museoa bisitatzen duten familientzat, Zumalakarregi Familian! programaren barnean. XIX. mendeko ohitura desberdinak ezagutzeko modu dibertigarri eta atsegina.

ZM_Eliot

Zumalakarregi Museoa bisitatzen duten familiak 6 urtetik gorako haurrentzako zuzenduta dagoen foileto didaktikoa aurkituko dute laguntza material bezala. Foileto honekin, umeek era independiente eta dibertigarri batean XIX.mendeko ohitura desberdinak ikasiko dituzte. Ekimen hau Zumalakarregi Familian!programaren baitan dago, museoa bisitatzen duten familiak bisita autonomoa egiteko aukera izatea helburutzat duelarik.

Foileto didaktikoaren bitartez, Museoko sekretu guztiak ezagutuko dituzte Eliot kataloxak, Tomas Zumalakarregiren lagunik onenak, proposatzen dituen jolasen bidez.Horretarako, pista joko bat planteatzen da non museoan zehar ezkutatzen diren zigilu desberdinak aurkitzen joan beharko diren eta hauek topatzean joku bat egin beharko dute, XIX.mendeko hainbat ohitura eta bitxikeri ikasteko, esate baterako: Zumalakarregi familia, janzkera, garraioak, objektuak, pertsonaiak, komunikazioa, asmakizunak... 

  Animatzen al zarete hauek ezagutzera?

 

* Materiala doan eskaintzen da eta Museoko informazio puntuan aurkitu daiteke

** Foileto didaktikoa euskeraz eta gaztelaniaz dago eskuragai

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.