Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2018-03-26

Ikerketa lan berri bat gurean

Zumalakarregi Museoa

ZM_museoaren argitalpenak.

"La leyenda negra del primer carlista: el general Jorge Bessières el 20 de mayo de 1823" izenburupean Roman Garrido museoaren lagunak Espainiako historiaren pertsonai berezi eta eskas ezagutu honi buruzko ikerlana dakarkigu. Bestalde, Zumalakarregi Museoaren hainbat argitalpen ere jarri ditugu sarean, interesatu ororen eskura.

Roman Garridok aurrez eginak ditu ekarpenak gure Artxibo digitaleko "Azterketak" sailean. Oraingoan Jorge Bessiéres militar frantsesari buruzkoa eskaintzen digu.

Bessieres

 Jorge Bessières.

Abenturazale moldakaitza, Napoleonen alde borrokatzetik espainiar absolutisten buruzagi militar izatera iritsi zen. Pio Barojaren nobeletako pertsonaia ere izan genuen, honek Eugenio Aviranetari eskaini zion eleberri sailaren ale batean, Con la pluma y con el sable deitutakoan alegia. Garridok idatzi honetan bere legenda beltza zabaldu zuen gertakaria aztertzen du, San Luisen Ehun Mila Semeenabanguardia bezala bere Madrilerako sarrera saiakera.

Zumalakarregi Museoaren hainbat argitalpen.

Bestalde, webgune honetako "Argitalpenak" sailean zuen eskura jarri ditugu Museoaren hasierako argitalpenak. Hona hemen zerrenda:

· Museoaren katalogoa
· Azterketa Historikoak I 
· Azterketa Historikoak II
· Azterketa Historikoak III
· Azterketa Historikoak IV
· Azterketa Historikoak V
· Azterketa Historioak VI
· Azterketa Historikoak VII 
· "Dilijentzia: Bidea... abentura zenean" erakusketaren katalogoa 
· "Ilunari aurre" erakusketaren katalogoa
· "Esploratzaileak XIX. mendean: Le Tour du Monde" erakusketaren katalogoa
· "XIX. mendea karikaturetan: Umorea, distortsioa eta kritika soziala" erakusketaren katalogoa
· "Mugako nire lagunei: Ipar Euskal Herria karlistadetan 1833-1876" erakusketaren katalogoa

 
ZM argitalpenak

 

Zumalakarregi Museoaren ahalegina zuen interesak asetzeko lagungarri izatea espero dugu. Disfrutatu!

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.