Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • Igartubeiti Baserri Museoa familian! Foileto didaktikoa
Rss

Berriak

2018-03-27

Igartubeiti Baserri Museoa familian! Foileto didaktikoa

Igartubeiti Baserri Museoa

Igartubetiko Martintxo

Etorri Igartubeiti Baserri Museora Familian!

Igartubeiti Baserri Museoa bisitatzen duten familiak 6 urtetik gorako haurrentzako zuzenduta dagoen foileto didaktikoa aurkituko dute laguntza material bezala. Foileto honekin, umeek era independiente eta dibertigarri batean baserriko sekretu guztiak ezagutuko dituzte. Ekimen hau Igartubeiti Familian! programaren baitan dago, museoa bisitatzen duten familiek bisita autonomoa egiteko aukera izan dezaten. 

Foileto didaktikoaren bitartez, Museoko sekretu guztiak ezagutuko dituzte Martintxok  proposatzen dituen jolasen bidez. Horretarako, pista joko bat planteatzen da non museoan zehar ezkutatzen diren saguzahar ezberdinak aurkitzen joan beharko diren eta hauek topatzean joku bat egin beharko dute, baserrietako bizimodua ezagutzeko, esate baterako: dolarea, sagardoa egiteko makina, Paisaiaren bilakaera maketa, baratzea, baserriko objektu, tresna eta lanabesak, animaliak....

Animatzen al zarete ezagutzera?

* Materiala doan eskaintzen da eta Museoko informazio puntuan aurkitu daiteke

** Foileto didaktikoa euskeraz eta gaztelaniaz dago eskuragai

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.