Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • Joxean Artze euskal sortzailea omenduko dute San Telmo Museoak eta Donostiako Udalak
Rss

Berriak

2018-04-18

Joxean Artze euskal sortzailea omenduko dute San Telmo Museoak eta Donostiako Udalak

San Telmo Museoa

Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa

San Telmo Museoak eta Donostiako Udalak Joxean Artze sortzaile zendu berria omenduko dute datozen egunetan, Morgancrearekin eta Alberto Lizarralderekin elkarlanean: batetik, haren omenez antolatutako ekitaldi bat egingo da museoan, apirilaren 24an, eta apirilaren 18tik maiatzaren 20ra bitarte, eta, bestetik, museoko Laborategian berriro ikusgai izango da EHUko Laboa Katedrarekin batera 2015ean aurkeztutako Ikimilikiliklik, JA Artzeren Unibertsoa ikus-entzunezko instalazioa.

Apirilaren 24ko ekitaldia egilearen unibertsoa gogora ekarriko duen ekitaldia izango da. Musika, dantza, ikus-entzuneko proiekzioak eta poesia uztartuko ditu, parte hartzaile ezberdin askoren eskutik ordubete inguruko iraupena izango duen ikuskizuna eskaintzeko.

Ekitaldi honetara etortzeko gonbidapena eskuratu beharko da. Apirilaren 19tik aurrera, museoko leihatilan, 10:00etan hasita. Dohainik banatuko dira gonbidapenak, pertsona bakoitzeko bi, gehienez.

Ikimilikiliklik, JA Artzeren Unibertsoa ikus-entzunezko erakusketa JA Artzek 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. 2015ean antolatu eta aurkeztu zuen San Telmo Museoak. Artze zendu ondoren eta Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat lekutan ikusgai izan ostean, berreskuratu nahi izan du museoak, apirilaren 24ko ekitaldiarekin batera, sortzailea omentzeko.

Laborategiko ikus-entzunezko instalazioa ikusteko ere, sarrera doakoa izango da, eta museoaren ordutegian jarraian proiektatuko da.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.