Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2018-05-10

Museoen Nazioarteko Eguna

Igartubeiti Baserri Museoa

Museoen Nazioarteko Eguna Igartubeitin

Igartubeiti Baserri Museoak, maiatzak 19an eta 20an ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna, aurtengo leloari jarraituz, “Museo hiperkonektatuta: ikuspuntu berriak. Ikuslego berriak”, musikaren eta soinuen bitartez, Igartubeiti deskubritzera gonbidatuz. 

"Euskal Herri Musikaren hots-larretan" kontzertu didaktikoa eskainiko dute Juan Mari Beltranek eta Errege Beldak Igartubeiti Baserri Museoan, maiatzak 19an, 16:30etatik 18:00etara, Museoen Nazioarteko Egunerako antolatutako programazio bereziaren barne. Publiko mota guztiari zuzendutako kontzertua izango da. Doako jarduera. 

Asteburuan, maiatzak 19an eta 20an, ate irekien jardunaldiak izango dira, larunbatean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara eta igandean, 10:00etatik 14:00etara, doako sarrera eta bisita gidatuak eskainiz, ongi etorri mokadutxoarekin (ogia, gazta eta sagardoa).

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.