Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • “AEAren atzetik belak zabalik: Finisterre lurmuturra erronka” egitasmoa Donostian bukatu da
Rss

Berriak

2018-06-13

“AEAren atzetik belak zabalik: Finisterre lurmuturra erronka” egitasmoa Donostian bukatu da

Untzi Museoa

AEAren atzetik belak zabalik - UM

Gaur, AEArekin (Alboko Esklerosi Amiotrofikoa) ekimen solidarioaren protagonistei harrera egin zaie Donostiako portuan.

Azken etaparen bukaera Donostiako portuan programatuta egon arren, ustekabeko ekaitza baten ondorioz Getarian jarri diote amaiera “Pottoka” belaontziaren itsasaldiari eta tripulatzaileak lurretik iritsi dira Donostiara.

Pasa den maiatzean abiatu zen Bilbotik “AEAren atzetik belak zabalik: Finisterre lurmuturra erronka” izeneko itsasaldia, non parte hartu duten IÑAKI ELORRIAGA AEAk jotako getxotarra eta UNAI BASURKO itsasgizona, JON AURTENETXE eta KEPA JUNKERArekin batera. Ekimena Donostian bukatu da, Galizako Muroseraino iritsi ondoren. Proiektu honen bidez Alboko Esklerosi Amiotrofikoak jotako pertsonen egoera ikustarazi eta ADELA Euskal Herria federazioaren mesederako diru-bilketa egin nahi izan dute.

Iñaki Elorriagari eta Unai Basurkori eskainitako harreran parte hartu dute, besteak beste,  Eneko Goia Donostiako Alkateak, Maite Peña Gizarte Politika Diputatua, ekimen honetan kolaboratzaileak izan diren Untzi Museoko eta Aquariumeko ordezkariekin batera. Donostiako Udalaren Txistulari Banda eta Donostiako Ekintza eta Orixe ikastolako ikasleak ere izan dira bertan.

Ekitaldi instituzionala amaituta, esandako ikastoletako ikasleek “Pottoka” ontziak Finisterreraino egindako itsasaldiari buruzko bideoa ikusi ahal izan dute Aquariumeko auditoriumean Ondoren, abentura honen protagonista nagusia den Iñaki Elorriagak ikasleek egin dizkioten bidaiaren eta AEA gaixotasunaren inguruko galderak erantzun dizkie.

Prentsa oharra

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.