Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2018-10-10

Txondorrak kea dario

Anduetza Parketxea

Datorren urriaren 13an, larunbatean, txondorra piztuko da Zegaman, Anduetza parketxearen aurrean.

Goizean zehar ikazkinen lana ezagutzeko bisita gidatuak izango dira, 11:00etan eta 12:00etan hain zuzen ere. Honez gain, “Txondorra egunez egun” argazki erakusketa bisitatu ahalko da, txondorraren eraikuntza prozesuaren ingurukoa. Arratsaldeko 6:00etan, Zegamako Tobera musika eskolarekin kalejiran joango gara Zegamako plazatik txondorreraino. Behin txondorraren inguruan, Zegamako Tobera musika eskolak eta Orkatz abesbatzak emanaldia eskainiko digute. 6:30etan, ikazkintza lanbide zaharra ezagutzera emango da; basoarekiko harremana, txondorraren eraikuntza prozesua eta ikazkinen bizimodua besteak beste. Ondoren txondorra piztuko da.

Udazken honetan zehar txondorraren prozesu guztia ikusiko da Zegaman; eraikuntzaren prozesua, piztea, itzalera eta egur ikatzaren ateratzea hain zuzen ere. Antzinako garaietan hasi eta duela hamarkada gutxi arte gure basoetan garrantzi handia izan du ikazkintzak. Izan ere, txondorrak egiten ziren egur-ikatza ateratzeko, honako hau bero-ahalmen handiko erregaia baitzen. Honela bada, urtetan zehar Aizkorri-Aratz Natura Parkeko basoetan horren garrantzitsua izan den ogibidea gaur egunera ekartzeko asmoz, txondorra eraiki eta piztuko da Zegaman.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.