Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • Igartubeitiko Sagardo Astea TVE1eko "Aquí la tierra" saioan izango da gaur
Rss

Berriak

2018-11-19

Igartubeitiko Sagardo Astea TVE1eko "Aquí la tierra" saioan izango da gaur

Igartubeiti Baserri Museoa

Argazkia: Miguel Cuvero

Sagardo Astean murgilduta geundenean TVE1ek grabatu zuen erreportaia, gaur, azaroak 16 eskainiko da gaueko 20:30etatik 21:00etara.

Igartubeiti baserriko dolarea martxan ikusteko esperientzia eskainiko du TVE1eko "Aquí la tierra" saioan, gaur, azaroak 16an, 20:30etatik 21:00etara bitartean. 

Erreportaian prozesu guztia ikusteko aukera izango da, dolareko langileak sagarra pisoiekin nola jotzen duten, patsa (sagar zanpatua) astintzen, patsaren gainean egur piramidea ipintzen eta beheko pisuan dagoen ardatza mugitzen, besteak beste. Bitartean, Iban Maizek, Igartubeiti Baserri Museoko Edukien arduradunak, baserri dolarearen kultur ondarea, hau da, dolarea martxan ipintzearen prozesua, testuinguru sozial, kultural eta jasangarriaren emaitza dela azalduko du. Sagarra dolarean jo aurretik, lan asko egin behar izaten direla, besteak beste, sagarrondoak zaindu, hauen izerdialdia, loraldia, sagar aleen hazkundea eta bilketa. Prentsatzea eta upeletan gertatzen den zukuaren hartziduraren ondoren, martxoan, Barrikote festa ospatzen dugula, sagardoaren dastaketa egiteko.


 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2020 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.