
Berriak
2019-01-31
"Garraiobideak, noiztik?"

Ba al dakizu noiz sortu zen lehen bizikleta? Eta lurrun makina? Zumalakarregi Museoan, XIX.mendeko garraiobideetan eman ziren aurrerapen teknologikoak ezagutuko ditugu. Aldaketa teknologikoek gizartean izan dituen onura eta aldaketak aztertuko ditugu. Azkenik, etorkizuneko garraiobideak nolakoak izango ote diren pentsatuko dugu eta parte hartzaile bakoitzak bere garraiobide propioa diseinatuko du. Animatzen al zara?
Zumalakarregi Museoak "Garraiobideak, noiztik?" tailer didaktikoa antolatzen du 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Tailerra Museoan izango da otsailaren 2an, 16:30etatik 18:30etara eta 3€ko tarifa izango du (Famili Txarteleko kideentzat 1,5€ tarifa murriztua).
