
Berriak
2019-02-06
"Cocinas del mundo"

Migrazio Proiektuaren baitan, Zumalakarregi Museoak Ormaiztegiko Udalaren laguntzarekin sukaldaritza jardunaldi irekia antolatzen du.
Ekain kulturaleko programaren barruan egiten den Kulturarteko GastroAzoka ekintzaren bidea jarraituz, ikastaro-topaketa irekia egingo da, bertan aurkeztu ziren zenbait jakirekin eta partaideekin.
Ekintza gazteleraz izango da, Ormaiztegin, Barduliarrak elkartean. 10:00etan hasiko da sukaldaritza ikastaroa eta 13:30etan dastaketa. Aurrez izena eman behar da (otsailaren 13a baino lehen). Kopuru mugatua. Sukaldaritza ikastarora etor zintezke (dastaketa barne) edo jakiak dastatzera etorri ikastaroaren amaieran.
