Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • "Fabricando Mujeres" dokumentalaren grabazioa Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan
Rss

Berriak

2019-02-09

"Fabricando Mujeres" dokumentalaren grabazioa Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan

Makina-erremintaren Museoa

"Fabricando mujeres" dokumentalaren grabazioko lantaldea

Indarkeria matxistaren identifikazioa eta egungo egitura ekonomikoan kontsumitzen dugunaren arteko lotura aztertzen du dokumentalak.

Indarkeria matxista kritikatzen du filmak, baina tonu umoretsuan, biktimismoan erori gabe eta ahalduntzearen bidetik. Feminismoa presente dago dokumental guztian, bere perspektiba guztietan.

Maite (Itziar Aizpuru). 80 urteko emakume sortzailea da, asmakizunak egiten dituena emakumeen fabrikako hondakinekin. Dokumentalean bi espazio daude: emakumeen fabrika eta Maiteren tailerra. Maiteren tailerreko irudiak Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan grabatu dute.

Emakumeen fabrikan emakumezkoen estereotipoak sortzen dira, eta Maiteren tailerrean estereotipo horiek irauli egiten dira, emakumezkoen beste modelo batzuk aurkitzeko. Nolabait esateko, beste modu batean ordezkatuko gaituzten estereotipoak bilatzen dira Maiteren tailerrean. Kontrajarrian dauden bi espazio dira.

Datorren asteartean pantaila haundian gure museoa ikusteko aukera izango dugu beraz. Gerturatzera gonbidatzen zaituztegu.

Produkzioa: Al Borde filmsZuzendaria: Paula IglesiasGidoia: Ana Serna & Paula IglesiasAntzezlea: Itziar AizpuruDokumentalaren iraupena: 75 min

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.