Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • Txotxongiloak: objektu bizidunen unibertso emankorra
Rss

Berriak

2019-03-06

Txotxongiloak: objektu bizidunen unibertso emankorra

Topic.Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa.

Tailer honetan, pentsaraziko digun marko teoriko eta zenbait dinamikei esker, kontestu ezberdinetan txotxongiloen jolasaren indarra aztertuko dugu, beti ere osasun kotesturantz begirada luzatuz.

Horretarako, txotxongiloei buruz, objetuei buruz, eta hauei bizitza emateko ditugun baliabideen inguruan mintzatuko gara. Estrategia ezberdinak ezagutuko ditugu eta jolastuz txotxongiloekin lan egiteko eremu ereingarrian murgilduko gara, paraleloki osasuna landuz. Honetaz gain, hauekin egindako esperientzia ezberdinak ezagutuko ditugu.

Tailer esperientziala izango da, bakoitzaren esperientzian oinarrituz txotxongiloak sortuko ditugu, eta diren eta ez diren identitate zoragarri hauek oparitu diezaguketenaz ikasiko dugu.

Kurtso honek, ikasten jarraitu ahal izateko bide hunkigarriak irekitzea espero dugu.

DATA: martxoak 16

ORDUTEGIA: 09:30-13:00

NORI ZUZENDUA: Osasunaren inguruko langileak, irakasleak, txotxongilolariak, artista plastikoak eta interesa duen edonor. 

IZEN-EMATEA:  pedagogia@gmail.com _ 943 65 04 14

PREZIOA: 45€

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.