Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2019-03-20

Igartubeiti Txikia

Igartubeiti Baserri Museoa

Igartubeiti txikiaren aurkezpen ekitaldia

Eguberrietan Gipuzkoako Foru Aldundiko Jauregian ikusgai izan zen jaiotza, Igartubeiti baserriaren erreplika da Rosa Garmendiak egina. 

Ezkioko Udalaren eta Yartu Kultura Elkartearen eskutik, Rosa Garmendiak egindako lanaren aurkezpen-ekitaldia izango da martxoaren 29an, arratsaldeko 19:00etan, Ezkioko udaletxeko ganbaran.

"Igartubeiti Txikia"ren aurkezpen-ekitaldi honetako programa honakoa da:

  • 19:00 Agurra
  • 19:05 Rosa Garmendia: zergatik eta nola egin den Igartubeitiren erreprodukzioa (eskala 1:10). Diapositibetan oinarrituta azalduko du lan-prozesua. Galde-erantzunak. 
  • 19:50 Ezkioko eta Itsasoko abesbatzaren emanaldia (zuzendaria: Xabier Barriola)
  • Bukaeran, pintxoak

Abesbatzak abestuko duen errepertorioa:

  • Ama … A. Lesbordes
  • Zu zaitut alboan J. Elberdin
  • Lili eder bat … A. Donostia
  • Xamangarria S. Salaberri
  • Habanera soñada A.L. Carrillo
  • Mutil txaleko gorri J. Guerrero
  • Kaiku A. Lesbordes

Oharra: Ezkioko udalak umezaintza-zerbitzua eskainiko du aurkezpen ekitaldira joaten diren familientzat. Interesatuok deitu aurrez udaletxera: 943-721303. 

Rosa Garmendiak, baserri dolarearen erreplikaren eraikuntzaren atzean dagoen lan prozesua azalduo du. Esaterako, baserrirako egindako sagarren xehetasunak, bere esanetan, "500 baino gehiago dira, denak ezberdin margotuak olioz; txortenak banan-banan jarri nizkien zuhaitz-adaxka meheak guraizez txiki-txiki ebakita. 

Egileak esperientzia hau berarentzat oso berezia izan dela azalduko du: "oso atsegingarria izan zen pertsona asko begira eta kanpokoaren eta barrukoaren argazkiak egiten ikustea. Andre bat ikusi nuen baserriko txokoen argazkiak xehetasun handiz egiten eta, jakin-minez, zergatikoaz galdetu nion. Atzerrian zuen familiari bidaltzeko ari zela esan zidan, baserri honek ongi adierazten dituelako euskal kultura eta ohiturak. Horra hor nire lan-orduen saria. Benetan harro nago neuk egindakoaz ideia hori transmititzea lortu badut" dio. 

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.