Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2019-04-03

Haurrak komisario bilakatzean

Zumalakarregi Museoa

"Gure Ondarea" erakusketaren inaugurazio kartela

Zumalakarregi Museoak, Ormaiztegiko San Andes eskolako 5. mailako haurrekin Ondare Tailerra gauzatu du. Eginiko lanaren emaitza, ostiral honetan inauguratuko dugun "Gure Ondarea" erakusketa izango da.

Zumalakarregi Museoak San Andres eskolarekin elkar lanean gauzatu du proiektu hau.

Saio ezberdinen baitan Ondare Tailerra gauzatu dugu. Haurrek ondare kontzeptua ezagutu dute lehenik eta behin. Zer den ondarea, nola zaindu eta nola zabaldu. Museoa barrutik ezagutu eta bertan burutzen dugun lana ikusi. Ondarea zer den ulertu ondoren, haur bakoitzak bere ondarea identifikatu du. Modu honetan, Zumalakarregi Museoan "Gure Ondarearen erakusketa" inauguratuko dugu apirilaren 5ean arratsaldeko 17:00etan. San Andres Eskolako 5. mailako haurrak izan dira erakusketa prestatu dutenak, beraiek dira beraz komisarioak. Bertan, haurren ikuspuntutik ondare materiala ulertu eta ondarearen interpretazio ezberdin bat ezagutu ahal izango da.

Galduko duzu?

 
 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.