Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • San Telmo Museoak "Euskal artzaintza atzo eta gaur" ikus-entzunezkoa jarri du erakusketa iraunkorrean
Rss

Berriak

2019-04-04

San Telmo Museoak "Euskal artzaintza atzo eta gaur" ikus-entzunezkoa jarri du erakusketa iraunkorrean

San Telmo Museoa

Euskal artzaintza atzo eta gaur

Gaur Euskal artzaintza atzo eta gaur ikus-entzunezkoa aurkeztu du San Telmo Museoak, erakusketa iraunkorrean jarri duena. Fermin Leizaolak parte hartu du bideoan eta helburua bildumen ezagutzan sakontzea eta ezagutzera ematea da. Bideoa aurretik ere museoaren erakusketa iraunkorrean ikusgai dauden beste ikus-entzunezkoei gehituko zaie.

Euskal artzaintza atzo eta gaur bideoak gaur egun artzaintzaz bizi diren pertsonen bizimoduaerakusten du: transhumantzia, gaztagintza, ilea moztea... bai eta bere lanean erabiltzen dituzten tresnak ere, San Telmo Museoak bere bildumetan gordetzen dituenekin erlazionatuz.

MorganCreak egin du bideoa eta bertan Fermin Leizaola etnologoarekin elkarrizketa bat biltzen da, gai honi buruzko aditua eta ezinbesteko erreferentzia. Gainera, Urbasan eta Olaberrian artzain dabiltzan Carlos Aramendia eta Eli Arrillagaren lekukotzak ere jasotzen ditu.

Hedapena da lan honen helburu nagusia, gaiaren inguruko ezagutza eskuragarri jarri nahi da eta. Baserriaren aretoan proiektatuko da, erakusketa iraunkorreko “Tradizioak bizirik dirau” atalean.

Gainera, emaitzarako erabili ez den materiala, grabaketa osoa, ikerlarientzat eta erabiltzaileentzat eskura izango da museoko Dokumentazio eta Eztabaida gunean kontsultarako material gisa.

Jarduerak

Bideoaren hariari segiz, jarduerak antolatu ditu museoak artzaintzaren inguruko ezagutza zabaltzeko:

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.