Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • ASTE SANTUA 2019 Sagardoetxean: sagardoa eta Euskal Herriko gazten dastaketa
Rss

Berriak

2019-04-15

ASTE SANTUA 2019 Sagardoetxean: sagardoa eta Euskal Herriko gazten dastaketa

Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa

Aste Santua 2019

Sagardoetxeak dastaketa gastronomiko berezia eskainiko du 2019ko Aste Santuan. Ohiko bisita gidatua eta sagardo, muztio eta likore dastaketaz gain, Euskal Herriko gazta ezberdinen dastaketa (Idiazabal J.D. gazta, Iraty J.D. gazta eta Ronkal J.D. gazta) eta familiei zuzendutako oka jokua eskainiko da Sagardoetxean.

Data hauetako ohiturekin jarraituz, Sagardoetxean sagardo eta gazta dastaketa gastronomiko berezia eskainiko da apirilaren 18tik-28ra bitartean. Gainera, Aste Santuko oporraldian (apirilak 18-22) Sagardoetxea bisitatzen duten familiek, oka jokuan jolasteko aukera izango dute bisitaldian ikasitakoa praktikan jartzeko (jarduera hau goizetan bakarrik eskainiko da).

Sagardoetxeako bisitaren ostean, bisitariek jardunaldia sagardotegiko bazkari/afariarekin amaitzeko aukera izango dute txotx-aren errituaz gozatzeko. Ikusi Aste Santuan irekita dauden sagardotegiak.

Sagardoetxeako ordutegiak:Bisita gidatuak dastaketarekin:– Apirilaren 18tik 22ra: 11:00-14:00 · 16:30-20:00.– Apirilaren 23tik 27ra: 11:00-13:30 · 16:00-19:30.– Apirilak 28: 11:00-13:30.

Familientzako jarduera berezia:Sagardoetxeako oka jokua:– Apirilak 18tik 22ra: 11:00

Tarifak:Sagardoetxeako bisita gidatua + Sagardoa eta Euskal Herriko gazten dastaketa:– Helduak: 5,50€ (bisita gidatua eta sagardoa eta Euskal Herriko gazten dastaketa barne)– Haurrak (0-9 urte) (heldu batek lagunduta): Doan (muztio dastaketa barne)– Haurrak (10-17 urte): 3,50€ (bisita gidatua eta sagar muztioa eta Euskal Herriko gazten dastaketa barne)

Sagardoetxeako bisita gidatua + Sagardoa eta Euskal Herriko gazten dastaketa + Otordua sagardotegian:– Helduak: 35,50€ (bisita gidatua, Euskal Herriko gazten dastaketa eta sagardotegiko ohiko menuaren dastaketa barne)– Haurrak (0-3 urte) (heldu batek lagunduta): Doan (muztio dastaketa barne)– Haurrak (4-17 urte): 17,50€ (bisita gidatua, Euskal Herriko gazten dastaketa eta sagardotegiko haurrentzako menuaren dastaketa barne)

Informazioa eta erreserbak:Telf.: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.eus

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.