Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2019-05-09

Museoen Nazioarteko Eguna

Igartubeiti Baserri Museoa

Museoen Nazioarteko Eguna Igartubeitin

Maiatzak 18ko jardunaldian, mural kolektiboa sortuko dugu eta tartean bazkaria izango da. 6 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzendua. Bestalde, asteburuan zehar ate irekien jardunaldia burutuko da.

Igartubeiti Baserri Museoak, maiatzak 18an eta 19an ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna, aurtengo leloari jarraituz, “Museoak kultur ardatz gisa: tradizioaren etorkizuna”, mural kolektibo batean tradizioa berrinterpretatuz.

Baserrian oinarritutako pertsonai eta ipuinetatik abiatuz, ilustrazio, pintura eta estanpazioaren bitartez. guztion artean mural kolektiboa sortuko dugu. Raquel Gascon ilustratzailearen lankidetzarekin.

Jardunaldia 11:30etan hasiko da eta 18:00ak arte luzatuko da, 13:30etan bazkaria izango da. 

6 urtetik gorako haurrak dituzen familiei zuzendua. Gomendatzen dizuegu umeek kamiseta zahar bat edo mantala ekartzea, zikindu ez daitezen. Toki mugatuak. Bazkariaren prezioa:

  • Haurrak: 8,00 Euro
  • Helduak: 12,00 Euro

Beharrezkoa da aurrez izena ematea, baita 943 72 29 78 telefonoan. 

Asteburuan, maiatzak 18an eta 19an, ate irekien jardunaldiak izango dira, larunbatean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara eta igandean, 10:00etatik 14:00etara, doako sarrera eta bisita gidatuak eskainiz.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.